Monumentos

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SANTA ZEZILIA PARROKIA (ARITZALA)

Santa Zezilia eliza da herri honetako eraikuntzarik esanguratsuena, XIII. mende hasierakoa da, eraikuntza erromaniko berantiarra eraiki zen zistertar eraginekin. Garai horretatik nabean egitura murruekin, eta beste hainbat elemento arkitektoniko mantentzen dira, hala nola, euskarriak eta arku faxoiak. 1613 urtetik aurrera,…

SAN MIGEL PARROKIA (ERAUL)

San Migel parrokia, Irantzu monstegiaren menpe egon zen eta XIII. mende hasieran eraiki zen, berant erromanikoan, elementu zistertarrekin. Jatorrizko eraikuntza honetatik hiru tramu irregularreko nabea, kanoi ganga zorrotza, honen pisua mantentzeko euskarriak zutabeak erabiltzen dira, hauen kapitelak dekorazio zistertar begetala…

SAN KOSME ETA SAN DAMIAN PARROKIA (ARANDIGOIEN)

San Kosme eta San Damian eliza, Erdi Aroko eraikuntza dugu, gaur egun, hasierako egitura horren zati bat besterik ez da gelditzen, kanpoaldean, abside erdizirkularraren zati bat, harlanduzko murruekin eta material bereko kontrahormak ditu. XVI. mendean, gotiko-errenazentista estiloan eraldatua izan zen…

SAN ANDRES PARROKIA (ARITZALETA)

Herriaren albo batean, San Andres parrokia kokatzen da. Eraikuntza gotiko-errenazentista, 1550ean hasi zen eraikitzen, Esteban de Urreta harginak eta bere anaia Lopek jarraitu eta bukatu zuen 1598an eta azkenik Miguel de Altunak tasatu zuen. Gurutze latindarreko oinplanta duen eliza da,…

MONUMENTU ERLIJIOSOAK GOROZINEN

San Martin eliza da herri honetako eraikuntza erlijiosorik esanguratsuena, Erdi Aroan egina baina XVII. mendean, Barroko garaian aldaketa garrantzitsu bat eman zitzaion. Elizaren oinplantaren egitura jatorrizkoa da, lau ataleko nabea dugu, gurutzaduran kaperak irekitzen dira eta buralde poligonala dauka. Eraikuntza guztia…

SAN KLEMENTE ELIZA (ZABAL)

XVI. mendean harriz egindako eraikuntza, XVIII. mendean berritua. Garai honetan, gangak berritu ziren eta presbiterioan, epistolaren aldean, sakristia eraiki zen. Gurutze latindarreko oinplanta dauka eta bi tramuko nabe bakarra, gurutzadura aldiz, poligonala da. Kanoi gangaz estalia, lunetoak nabeetan agertzen dira, transeptoa, ertz…

GARBIKUNDEAREN ANDRA MARIREN ELIZA (ZURUKUAIN)

Eraikuntza gotikoa (XIII mendeko lehen aldia), XVII (1619) mendean aldaketa nabariak izan zituen. Gurutze latindarreko oinplanta, nabeak bi ataletan zatitzen dituzte, gurutzadura, transeptoa eta burualde poligonala dauka. Nabearen lehen atala, jatorrizko zonaldetik obeto kontserbatu den zatia da, gurutze gangaz estalita dago.…