Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SANTA ZEZILIA PARROKIA (ARITZALA)

Santa Zezilia eliza da herri honetako eraikuntzarik esanguratsuena, XIII. mende hasierakoa da, eraikuntza erromaniko berantiarra eraiki zen zistertar eraginekin. Garai horretatik nabean egitura murruekin, eta beste hainbat elemento arkitektoniko mantentzen dira, hala nola, euskarriak eta arku faxoiak.

1613 urtetik aurrera, tenpluak aldaketa nabaria jasan zuen, gaur egungo burualdeak gotiko-errenazentista egitura dauka, antolaketa poligonala, tertzeletezkoa eta gallonatua den gangarekin; honen ondoan bi kapera daude oinplanta angeluzuzena eta kanoi erdiko gangarekin, gurutzadura bat eratzen dute. Lan hauek, Francisco Fratin maixuak sinatutako oinplantaren arabera egin ziren eta badirudi Miguel de Igoa, Etxarriko harginak egin zituela. 1642an nabeetako estalkiak Miguel de Iturmendi maixu lizarrak egin zituen. Barnekaldea, harlanduzko murruekin osatua dago eta oinaldean antzinako Erdi Aroko dorrea kontserbatzen da, egitura prismatikoa duena, nahiz eta errematea XVII. mendekoa den, lehen aipatu dugun maixuak egina.

Mende berekoa da, elizara sartzeko atari manierista, diamante formako dobelekin dekoratzen dena.

Elizaren presbiterioan, 1570. urteko erretaula dago, erromanismo hasierakoa, espresibismoaren eraginekin, badirudi Martin de Morgotak egin zuela. Artesa egitura dauka, bankua eta hiru gorputz ditu, hiru kale eta bi artekale eta atiko hirukoitza, egitura hau guztia fuste ildaskatuak dituen zutabeekin eratzen da. Erretaulan erliebe ezberdinak agertzen dira, hala nola, Santa Zeziliaren irudiak eta Kristoren haurtzaroko edo pasioaren irudiak.

XVIII. mendean, Barroko garaian, sagrarioa egin zen, zutabe salomonikoen bidez eratuta. Jesusen Bihotzaren eta Sortzez Garbiaren erretaula Rokokoak dira, azken honetan Santa Agedaren irudia dago, aldare nagusiko eskulturarekin harremana izan dezakeena. Elizan, bataiarri erromaniko bat kontserbatzen da. Elizaren altxorraren parte, prozesioetarko erabiltzen den gurutzea, zilarrezkoa, errenazimendu behekoa XVII. mendeko lehen aldikoa.

Bestelako monumentu eta eraikuntza interesgarriak

Herri honetan, XVI. mendeko hainbat etxe daude, erdi puntuko atari tipikoekin. Baita ere blasoi ugari daude, barroko garaikoak batik bat.

Aritzalako udalerrian, Ezako O-aren Andra Mariren baseliza dago.