Ayuntamiento del Valle de Yerri / Deierriko Udala


Proiektua ezagutu

Proiektua: galburuen bilketa berreskuratzea gizarte- eta ingurumen-balio gisa

Proiektu hau Deierriko Udalak, NUPek eta INTIAk sustatzen dute , 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Planaren (LGP) laguntzarekin, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez: “Europak landa-eremuetan inbertitzen du” eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Buruxka proiektua, buruxkak batzeko edo galburuak “birbiltzeko” praktika berreskuratu nahi duen ekimena, eta, horretarako, Espigoladorsen esperientzia arrakastatsua ekarriko dute, Nafarroarako eredu propioa sortuz.

Liburuxka deskargatu

Zergatik? Munduan ekoizten diren elikagaien herena galdu edo xahutzen da urtero, eta horrek ondorio garrantzitsuak ditu ingurumenean eta gizartean, FAOren arabera.
Zer lortu nahi dugu? Nekazaritzako elikagaien galerek gizartean eta ingurumenean duten eragina murrizten laguntzea, eta elikagaien xahuketari buruzko gizarte-mugimendu bat sortzea.
Nola egingo dugu? Proiektuak oinarri du hainbat erakunderen sare-lana sustatzea: beren soroak eskura jartzen dituzten nekazariak, egoera zaurgarrian dauden pertsonei helarazten dizkieten gizarte-erakundeak eta galburuak biltzen dituzten boluntarioak. Epe ertainera, gizarte-ekonomiako enpresa solidario bat sortu nahi dugu, produktuak eraldatuko dituena haien balio-bizitza luzatuz.
Zer behar dugu? Laguntzeko prest dagoen jendea, izan ekimena zabalduz edo zuzenean parte hartuz. Horregatik, proiektua interesgarria iruditzen bazaizu, mesedez, ekimenaren berri eman, bertara batu edo proiektua zure elkarteko kideen artean zabaldu.

Batu zaitez

Boluntario gisa
Ikastetxe gisa
Ekoizle laguntzaile gisa
Jarrai gaitzazu: @buruxka
Jar zaitez harremanetan gurekin: buruxka@gmail.com

 

Galburuak biltzean elikagaiak biltzen dira, uzta jaso ondoren soroan geratu direnak eta saltzeko erabiltzen ez direnak