Hasierako San Martin elizatik, XIII. mende hasieran eraikia, estilo protogotikoan eta eragin zistertarrekin, nabeko hiru tramo besterik ez dira gelditzen, kanoi gangaz estalita daudenak. XIV. mendean korua egin zen eta 1558an Lope de Urreta harginak, gurutzadura eta burualde poligonala izar- ganga aberatsarekin gehitu zuen. Erdi Aroko ataria kontserbatzen da, XIII. mende hasierakoa, arku zorrotz batek egituratzen du, hiru arkibolta ditu eta krismoia klabean, honen gainetik XVIII. mendean atari barrokoa eraiki zen.
Tenpluaren aurrekaldean, 1601-1606 bitartean egindako erretaula erromanista bat dago, badirudi, Martin de Morgotak egin zuela eta bere aitaginarrebaren laguntza izan zuela, Pedro de Gabiria mihiztatzailearen laguntza ain zuzen ere. Polikromia originalaren hondar gutxi batzuk gelditzen dira, Diego Sanz de Azcona margolariak 1626-1649 bitartean hasi eta Felipe de Landa eta Diego Artetak bukatu zuten, gainetik margotuz.
Sanz de Azkonak, San Antonen margoa egin zuen, XVI. mendeko bigarren zatian, 1639an. Alboetan, bi erretaula daude, bata Errosarioaren amabirjina eta bestea San Antonena, biak Barroko estilokoak. Lehenengoa, Migel Adan arkitektoak egin zuen 1722-1738 urteren bitartean eta gainera azken honek Jose Francisko de Santesteban urreztatzailearen polikromia dauka, 1756an egina. Erretaularen osotasuna nabarmendu daiteke baina batik bat, Amabirjinaren irudiari aipamen berezia egin behar zaio, kalitate handiko irudia baita. Dirudienez, Lizarrako Frantzisko Barona eskultoreak egin zuen, 1751an, parrokia honetan lanean egon baitzen.
Urregintza lanen artean, elizan dagoen gurutzea aipatu daiteke, Plateresko estilokoa. XVI. mendeko bigarren herenean egina eta 1576-an Pedro de Soria urregileak korapilo bat egin zion, dekorazio berezia dena.
Herriko goiko partean, Mendigaña baseliza dago. Jatorrizko baseliza Erdi Arokoa zen, XVIII. mendean Martin Yabar abadeak aginduta bota egin zuten, Juan Iñiguez de Arnedo apezpikuaren onespenarekin noski. Eraikinaren diseinua, gurutze grekoa, gurutzaduraren gainean kupula eta kanoi ganga lunetoekin elizaren besoetan, 1762-1769 urteren bitartean egin zen, baita atari ikaragarria ere, komentu estilokoa; gangen barnekaldeko dekorazioa, Juan Angel Nagusia eta jarraitzaileen estilokoak dira, hau da, igeltsoz egindako dekorazio begetalak agertzen dira.
Elizako erretaula nagusia, estilo berekoa da, 1712-1716 bitartean egina, badirudi Nagusiak, Los Arcosen San Gregorio Ostienseren irudi beraren eragina duela. Polikromia, 1728-an egin zuten, Jose del Rey Gomez, Joakin Gorria eta Franzisko Xabier de Landa maixuek, urte bat beranduago, Pedro de Ecay margolariak onartu zuen.
Erretaulan, Mendigaña amabirjinaren irudia agertzen da, XIV. mendeko irudi gotikoa baina polikromia berritua dauka. Badirudi, Nagusia eta bere jarraitzaileek egin zutela. Alboetan dauden erretaulak, Barroko estiloan eginak, San Jose eta San Frantzisko Xabierri dedikatuta daude. Azken hauen egitura, Lukas de Mena arkitektoak egin zuen eta eskultura aldiz, Manuel Adanek, 1728ko ordainketa agirietatik jakin da informazio hau. Javier de Landa eta Jose del Rey margolariek, 1729-1751 urteren bitartean polikromia egin zuten.
Ziritza-Deierri ondoan, Santa Katalina baseliza aurkitzen da. Estellerriko landa erromanikoko adibiderik interesgarrienetakoa, 1200 urtearen inguruan eraiki zen, zistertar estiloko eraginekin. Oinplanta, nabe bakarrekoa dugu, hiru tramu ditu eta burualdea erdizirkularra da. Eliz tipologia hau, zonalde honetan oso errepikakorra da, batik bat eliza txikietan ematen da, adibidez, Agilar Kodesen San Bartolome elizan, Muesen Santa Madalenan edo Learzan, Lorkan edo Lakarren.
Gangak kanoi zorrotzekoak dira, absidekoak ez ezik labe gangaz estalita. Arku fajoei esker eratzen dira, nabe erditik ateratzen diren mentsulen bidez eratzen dira. Osotasuna, zutabe mardul batean biltzen da, eta zutabean agertzen diren kapitelak erliebez dekoratuta agertzen dira. Kristo, hegalak dituzten lehoien artean eta zentauro eta zaldun baten arteko borroka, azken hau dama bat babesten agertzen da.
Kanpoaldeko dekorazioa xumea da, arku zorrotzeko ataria dauka eta absideko lehioetako kapitelek, dekorazio figuratibo aberatsa dute. Horietariko batean, zaldunen arteko borroka agertzen da, badirudi gestetan inspiratu egin zela. Burualdean agertzen diren dekorazioak aipamen berezia merezi dute, erliebez beteta agertzen da, animali eta pertsonak agertzen dira eta gai erlijioso eta profanoak bat egiten dute bertan. Dekorazio hau Iratxen agertzen denarekin harreman oso estua dauka eta baita erabilitako teknika marfil hispanomusulmanekin. Musulmandarren eragin hori zonaldeko beste hainbat gunetan antzeman daiteke, batik bat hainbat elizetako atarietan , hala nola, Garesko Santiago eliza, Ziraukiko San Romanen eta Lizarrako San Pedron.
Eskultura honen egilea eta eraikuntzaren egilea, mensuletan agertzen den pertsonaiarekin identifika daiteke, SANSO/GARCIA izan daiteke egilea. Santa Katalinaren irudia, XVI. mendean egin zen, eta irudi erromanista bat da, nitxo batean gordetzen da eta ondoan inskripzio bat agertzen da:
” Esta se mando hazer siendo abbad desta yglesia andres lopez del valle mayor domo que fue del reverendisimo señor don pedro de la fuente obispo de pamplona en este año de 1588″.