Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAN ANDRES PARROKIA (ARITZALETA)

Herriaren albo batean, San Andres parrokia kokatzen da. Eraikuntza gotiko-errenazentista, 1550ean hasi zen eraikitzen, Esteban de Urreta harginak eta bere anaia Lopek jarraitu eta bukatu zuen 1598an eta azkenik Miguel de Altunak tasatu zuen.

Gurutze latindarreko oinplanta duen eliza da, nabeetako bi zati eta erdikoa, izar gangaz estalita daude, nerbio zuzeneko tertzeleetekin. Nabeetako alboko kaperak daude eta hauek ganga xumez estalita daude. Burualdea, aldiz, poligonala da, ganga galonatua dauka eta nerbioak egitura indartzeko. Burualdea, arku zorrotz bati esker elkartzen da tenploarekin, honek zutabetxoak ditu eta hauen kapitelak hosto eta elementu begetalekin agertzen dira dekoratua.

Kanpoaldean, elizak harlanduzko murru mardulak ditu, kontrahorma diagonalekin, XVI. mendekoak. Mende berekoa , berpizkundeko ataria litzateke, erdi puntuko arkua dauka, zutabe akanalatuekin eta toskaniar estiloko kapitelak. Ataria garaiko arku batean barnean gelditzen da.

Inguruan, dorre prismatiko bat dago, kanpai dorre modura erabiltzen dena. Tenpluan, 1600 urteko erretaula manierista bat nagusitzen da, Pedro de Maret eskultoreak egin zuena. Bi gorputz ditu, hiru kaleekin, zutabe konposatu eta fuste ildaskatu eta bihurrikatua eta atikoan, frontoi zuzena ageri da.

Eraikuntza honek, San Andresen bizitzaren inguruko ohialak ditu, Pascual Ochoa de Olzak margotu zituen 1649an eta dirua jaso zuen egin zuen lanagatik. Sainduaren irudia, XVII, mende hasierako eskultura erromanista da, behar bada Juan Imberto lizarrak egin zuena. Nabeetako murruetan, erretaula errokokoak agertzen dira, Amabirjina eta kristo, XVIII. mendeko bigarren erdian egina eta amabirjina eta haurra, XIV. mendeko irudiak dira. Eta Kristoren irudia, gurutziltzatua, Juan de Imbertok 1622an egin zuen.

Aldare berean, amabirjina eta haurraren beste irudi bat dago, Gotikoa, XIII. mendekoa. Herritik kanpo, San Migel baseliza aurkitzen da, landa guneko eraikuntza xumea, oinplanta angeluzuzena duena.

Bestelako monumentu eta eraikuntza interesgarriak, Aritzaletan:

Errege katolikoan garaiko eraikuntzak dira nagusi herri honetan. Harlanduz eginak daude eta bere fatxadako lehioak dekorazio Gotikoa daukate, armarri batzuekin, hori guztia alfiz motako markoan kokatua. Beste eraikuntza batzuk XVI, XVII eta XVIII. mendekoak.

JAUREGIA

Erreinuaren soldata ordainagirian ez da armarria kabo bezela agertzen. Hala ere, 1633an Juan de Arizaletari kargu nobiliario hauek eman zitzaizkion, Aritzaleta eta Gurbizar jauregiengatik.

Armeria Liburuan agertzen denez, aurretik, XVI. mendean, jauregi bat bazegoen eta honek gule armarria zeukan, zilarrezko renbertsatu batekin, honen inguruan urrezko eta sable sereietako xakeztatua; zilarrezko kanpaia elementu berdinekin inguratuta. Gaur egun armarri hori ikus daiteke, eliza ondoan dagoen etxe bateko balkoian.

Honen ondoan, jauregi eraikuntza bat dago, XVI. mende hasierakoa, lehiate dekoratu batekin eta armarriarekin. Azken hau lau zatitan dago banatua: lehena eta laugarrena hiru galdararekin eta bigarrena eta hirugarrena hiru troxa ditu.