Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GARBIKUNDEAREN ANDRA MARIREN ELIZA (ZURUKUAIN)

Eraikuntza gotikoa (XIII mendeko lehen aldia), XVII (1619) mendean aldaketa nabariak izan zituen. Gurutze latindarreko oinplanta, nabeak bi ataletan zatitzen dituzte, gurutzadura, transeptoa eta burualde poligonala dauka. Nabearen lehen atala, jatorrizko zonaldetik obeto kontserbatu den zatia da, gurutze gangaz estalita dago. Gangen arkua, zutabe adosatuen gainean, kapitel landuak, elementu figuratiboak eta begetalak agertzen dira, zistertar eragin nabariak.

Geratzen den nabe zatia, gurutzadura, transeptoa eta burualdea, izar gangen  bidez estalita dago, honek klabeak ditu. Garrantzitsuena, bigarren atalean agertzen dena da, 1619 urtean agertzen da, ganga egin zen urtea ain zuzen ere. Dorrea oinaldean kokatzen da, elizaren lehen atalean.

Eraikuntzak bi sarrera izan zituen, bata epistolaren aldean eta  bestea oinaldean. Lehena, gaur itxita dagoena, arku zorrotz bat zen, dobelak eta arkibolta dekoratuak zituena. Bigarrena aldiz, gaur egun erabiltzen dena, arku zorrotz bati esker egituratzen da, arkiboltak ditu eta hauek kapiteletan oinarritzen dira, azken hauek apaindura begetal eta figuratiboak dituzte.

Atari gotiko honek bere klabeetako batean krismoia dauka, XVII. mendean berritu zen, bere barnean erdi puntuko ataria jartzeko, atari moderno bat babesten duena. Barnekaldean, presbiterioan XVIII. mendeko bigarren erdiko, Rokoko estiloko erretaula dago. Banku altua, gorputz bakarra eta hiru kale ditu, hauek zutabe konposatuekin eratzen dira, atikoak ,arrautza oskol formakoa, dekorazio erradiala dauka, arrokai formarekin.

Erretauluaren bankuan, erliebe ezberdinak agertzen dira, amabirjinaren irudi ezberdinekin, Deikundea (Koroazioa, Jaiotza, Jasokundea), gorputzean, amabirjinaren irudi modernoa eta alboetan, San Pedro handi bat, XVIII. mendekoa eta San Andres txikiagoa, Erromanista 1600. urtekoa gutxi gora behera, badirudi beste erretaula batetik hartu zela. Erdialdean, oskolean, Jainko aita aingeru eta hodeien artean agertzen da.

San Bartolome baseliza. Minutu gutxira, gainalde batean, Murugarren bidean dago.