Armarria

escudo_yerriDeierrik erabili izan duen armarriak honako osagaiak ditu: gule zelai bat, gurutze moduan jarritako urrezko bi kanoi eta hauen gainean metal bereko Y larri bat. Nafarroako antzinako errege koro irekiaren zigilua du. horrela ageri da irudikatuta Diputazio Jauregiaren solairu nobleko beirateetan. Dena dela, udalerri hau osatzen duen herri bakoitzak bere zigilu bereizgarria dauka, udalerri osoaren armarri ofizialarekin zerikusirik ez duena. Nafarroako Agiritegi Nagusi eta Errealean dauden aurrekariak ikusita, ez dago aipaturiko armarriaren jatorria zein izan daitekeen argitzen duen agiririk, ez eta zein den erabiltzen hasi zeneko data. Armarri hau ez omen da oso zaharra, izan ere Heraldikan artilleria piezak agertzea, Gipuzkoako armarria bezalako salbuespenak salbuespen, gutxitan agertu izan da XVIII. mendea baino lehen. Bitxia da bi kanoiak Artileria Talde Errealeko antzinako ikurrean modu berean ageri direla irudikatuta hemen ere, mende horretakoa dena, hain zuzen ere.

Bestalde, Nafarroako udalerrietako tinta zigiluak begiratuta, ikusten dugu gaur egungo ikurra dagoeneko ikur zaharrenetan ageri dela, hau da, 1840 inguruko Nafarroako berrantolaketaren garaikoak. Bi hauen arteko ageriko ezberdintasun bakarra da hauetan kanoiak ereinotz erramuz orlatuta daudela, intsignia profesionalek edo unibertsitateetako karreretako ikurren antzera.