Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

MONUMENTU ERLIJIOSOAK GOROZINEN

San Martin eliza da herri honetako eraikuntza erlijiosorik esanguratsuena, Erdi Aroan egina baina XVII. mendean, Barroko garaian aldaketa garrantzitsu bat eman zitzaion. Elizaren oinplantaren egitura jatorrizkoa da, lau ataleko nabea dugu, gurutzaduran kaperak irekitzen dira eta buralde poligonala dauka. Eraikuntza guztia lunetoak dituen kanoi-gangaren bidez estaltzen da.

Dorrean, oinaldean kokatua, Erdi Aroko egiturak aprobetxatzen dira, hau ere XVII. mendean berrituak izan ziren. Parrokian hiru erretaula daude eta zaharrena San Beremundorena da, XVII. mende hasieran egina. Egitura manierista dauka eta irudirik esanguratsuena, San Beremundorena da, kalitate honekoa, Imbertoren lanarekin konparatzen bada.

Ikonografia osatzeko, margo batzuk egin dira taula garaikidearen gainean. Beste erretauluak Barrokoak dira, XVIII. mendekoak. Bata Kristoren irudiarekin, Juan Angel Nagusiaren lanarekin harreman daukana, eta bestea aldiz, handiagoa dena, Rokoko estilokoa. Elizako zilarrezko piezak, beranduagokoak dira, berezia da XIX. mende hasierako kaliza, Tolsa estilokoa, Mexikoko puntzoiekin, Roca eta FCDA, badirudi Antonio forcada y Plazak egin zuela.

Herritik hurbil, Santa Maria Magdalena baseliza dago, Erdi Aroko eraikuntza xumea, burualde angeluzuzena kontrahormekin soilik kontserbatzen da garai horretatik. Beranduago, nabe angeluzuzen batekin aldatu egin zen. Titularraren irudia, XVI. mendeko bigarren herenekoa da, garaiko expresibismoarekin, baina beranduago egin zioten polikromia modernoa ez dago oso lortuta.