Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Udal proiektuak

APARKALEKUA UGARKO HONDARTZAN. UGARKO 5. POLIGONOKO 113 LURSAILA

Puesta_valor_Ugar_Yerri_web

ZIRITZAKO ETXEETAKO INDUSTRIALDEA URBANIZATZEKO EGITASMOA

Ziritzako Etxeak herrian kokatua, bere azalera 44.171,96  dira, eta hautatik 16.017,31 m² industria-partzela eta partzela balioaniztunak dira.

Azpiegitura osorik garatua dago, erabat hornituta: saneamendu-sarea (euri-urak eta ur-beltzak), ur-hornidura, argiteria publikoa, sare elektrikoa eta telefonikoa eta sarrera errepide azkarretara (Bideko Autobidetik 9 kilometrora).

Guztira 17 partzela dira eta hauetako bakoitzaren azalera  340 m² eta 1.250 m² artean dago. Partzela balioaniztunaren kasuan, honek 1.799,37 m²-ko azalera du.

Industrialdeko sarrera NA-700 errepidetik ateratzen den bidegurutze batetik egiten da. Industrialdeko bideek 7 metroko zabalera dute eta partzeletara sartzeko espaloiek 1,50 metroko zabalera.

Argibide gehiago eta partzelak erosteko, deitu Udalera: 948 54 21 74.

Plano parcelas del polígono (Tamaina 368Kb).

HIRI GARRAIOA

Hiri garraioa jada martxan dago jada Deierrin. Hauek dira ibilbideak eta prezioak:

  • Astearte eta ostegunean diruz lagundutako tarifa merkeagoa (deitu astelehen eta asteazkenetan, 8:00etatik 19:00etara).
    – 012 telefonoa: Taxiak.
    – 900 20 10 21 telefonoa: Estellesa.
  • Beste egunetan ohiko tarifa.
    – Saray taxi gidaria: 687 43 72 83.
    – Raimundo taxi gidaria: 629 61 45 36.

Garraio hiruorrikoa (Tamaina 432Kb).

DEIERRIREN SUSTAPEN TURISTIKOA

Deierriko udalak garapen turistikorako proiektua bultzatu nahi du. Interesgarri drien jarduerak topatu eta, etorkizunean, bertako baliabideak (ingurugiroa, aisirako jarduerak, natura, e.a.) ekonomikoki ustiatzeko oinarria jarri. Garapen turistikoak landa eremuari lagunduko dio, zalantzarik gabe diru sarrera ekarriko baitio Deierriri.

proyectos_municipales proyectos_municipales2l proyectos_municipales3