Irantzuko Lurrak

logo_tierras_iranzu

Estellerriko mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri eta Valle de Guesálaz/Gesalatz) turismo atari berria jarri dute martxan. Bertan, informazio zabala duzu: ostatuak (kanpinak, landetxeak, aterpeak); jatetxeak, informazio turistikoa (monumentuak, ibilbideak, natur-jarduerak, upeldegi eta gaztandegietara bisitak), eta abar.

Web orria: www.tierrasdeiranzu.com