Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAN KLEMENTE ELIZA (ZABAL)

XVI. mendean harriz egindako eraikuntza, XVIII. mendean berritua. Garai honetan, gangak berritu ziren eta presbiterioan, epistolaren aldean, sakristia eraiki zen. Gurutze latindarreko oinplanta dauka eta bi tramuko nabe bakarra, gurutzadura aldiz, poligonala da. Kanoi gangaz estalia, lunetoak nabeetan agertzen dira, transeptoa, ertz ganga gurutzaduran eta pañu ganga burualdean agertzen delarik.

Sarrera, bigarren tramuan aurkitzen da, arku zorrotz bati esker eratzen da. Kanpaindorrea, oinaldean epistolaren aldean dago kokatua. Lehen gorpua prismatikoa (XVI. mendekoa) da eta bigarren zatia aldiz oktogonala (XVIII. mendekoa), Barroko garaikoa.

Barnealdean, erretaula nagusia da nagusi, txikia eta Erromanista estilokoa. Pedro Imberto mihiztatzaile lizarrak hasi zuen baina1598an hil zenez, bere ilobek, Juan Imberto III eta Juan de Zabalak bukatu zuten, XVII. mende hasieran. Banko bat dauka, bi pisuko bost kale eta atikoa guztiak erliebeekin. Bankoan, Jesus agertzen da, Anasen aurrean, San Mateo, San Juan eta Arantzen koroazioa.

Pisuaren erdian, Kristo berpiztuaren irudi ederra agertzen da eta bere alboetan, San Juan Bataiatzailea eta San Andres, goiko aldean, nitxoetan, San Gregorio Magno eta San Jeronimo; alboetan, Kristo berpiztua eta bere amaren arteko elkartzea eta Santo Tomasen sinezgaitasuna. Atikoan, Aita eternoa bedeinkatzen agertzen da, Dabid eta Moises profeten artean.

Sakristian, Munondoako amabirjina gordetzen da, gotiko garaikoa (1300), izen bereko baselizan gordetzen zena eta San Kristobalen irudia ( XVI. mendeko bigarren erdikoa) azken hau beste baseliza batean zegoen. Bi irudi hauek zaharberrituak daude eta polikromia berria dute.

Herritik kanpo aurki daitezke

Harrizko gurutze bat, oinarri kubikoa duena, fuste ildaskatua, bolutak eta gurutzea. Diego Ramirezek 1576an eraikitzea bidali zuen.

Munondoako amabirjinaren baseliza. Munoarekin harremana izan dezake, Aritzala errepidean eskuinaldean dagoen tokia.