Zunbeltz Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako lehen test gunea da eta honen xedeak dira langileak pixkanaka nekazaritza ekologikoaren sektorean sartzea eta ezagutzaren transferentzia sustatzea. Gainera, aukera bat da belaunaldien arteko erreleborako eta sektorearen dinamizaziorako, eta herritarrak eskualdean finkatzen laguntzen du.
Nekazaritzako test gunearen asmoa da ingurune seguru bat sortzea ekintzaileek nekazaritza-proiektuen saiakuntza egin dezaten, etorkizunean instalatzeari begira. Horretarako, laguntza- eta prestakuntza-prozesu pertsonalizatua eginen da, belaunaldien arteko erreleboa bermatuko duena, lankidetzaren, ekonomia zirkularraren eta baliabide eta balio naturalen kontserbazioaren printzipioen arabera.
Partaideei hainbat arlotan eskaintzen zaie laguntza:
- Lurrak eta azpiegiturak (laguntza fisikoa). Proiektuak, une honetan, Urbasa eta Andia mendilerroen inguruko Zunbeltz eta La Planilla lursailak ekarri ditu, eta horien larreak Andia Mankomunitateari utzi dizkio Nafarroako Gobernuak, luza daitezkeen hamar urterako. Horrez gain, Zunbeltzen atarte multifuntzionala eta hegaztientzako bi korta mugikor eskaintzen ditu.
- Prestakuntza praktikoa eta aholkularitza, abeltzainen eta beste adituen eskutik (laguntza integrala), ekoizpen-egitasmoak martxan jartzeko beharrezkoak diren arloetan.
- Asociación Zunbeltz Elkartearen babesa prozesu osoan zehar (laguntza legala). Elkarteak banakako hitzarmenak sinatuko ditu testatzaile bakoitzarekin, haren egitasmoaren ekoizpen-motaren arabera. Hitzarmen horretan jasoko dira, gutxienez, pertsonak Test Gunean zenbat denbora emango duen eta abereak erosteko akordioak. Gainera, aztertuko da testatzaileari berme bat eskatzea.
Gehiago jakin nahi baduzu, idatzi hona: mancomunidad.andia@gmail.com
Berriak
Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea inauguratu da | 2022-12-02 | 2022-12-02-PO Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea inauguratu da (1) |
Amaitu dira Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunearen obrak | 2022-09-01 | 2022-09-01 NP PO Fin obras – Zunbeltz – Obraren amaiera |
Nekazaritzako test guneak sustatzen dituzten erakundeek itxi egin dute RETA sortzeko prozesua Andia Mankomunitatean | 2022-07-01 | Nota de prensa. Encuentro Andia_062022v1 |
Zunbeltz nekazaritzako test gunearen artegia eraikitzen ari dira | 2021-11-15 | Zunbeltz-aprisco Nota de prensa |
Nafarroako Gobernua eta Andia Mankomunitatea proiektu pilotu bat abian jartzeko elkarlanean ari dira Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultza dezaten | 2021-28-07 | EL_GOB~1 |
Finantzaileak:
Europar Batasuna FEADER “Europak landa-eremuetan inbertitzen du” |
![]() Nafarroako Landa Garapenerako Programa 2014-2020
|
![]() |