Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2010eko uztailaren 30a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierara joan

DEIERRIko
Udala

AGURRA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Deierriko udalaren eraikuntzaDeierriko alkatea naizen aldetik gure bailarara ongi etorria eman nahi dizuet. ONGI ETORRIAK Nafarroako erdialdean dagoen Deierri Bailarara. Bailara honen mugak honakoak dira: Iparraldean, Aralar eta Urbasa mendizerrak, Ekialdean Gesalatz eta Zirauki, mendebaldean Abartzuza, Allin eta Lizarra eta hegoaldean Villatuerta.

Web gune honen bitartez, erakunde honek sortzen duen informazio guztia herritarren eta orokorrean bisitarien esku jarri nahi dugu. Ordutegi arazoek eta udal bulegoetara hurbiltzeko ezintasunak askotan sortzen dute herritarra eta Administrazioaren arteko harremana zaila izatea. Web gune honen bidez, oztopo hauek desagertaraztea espero dugu eta Administrazioa eta herritarren arteko loturarako baliogarria izatea.

Gune honen bitartez, bide batez, gure bailarak dituen herriak ezagutarazi nahi ditugu, guztira hemeretzi kontzeju dira: Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Azkona, Bearin, Eraul, Gorozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu-Deierri, Murugarren, Errezu, Ugar, Hiriberri, Zabal eta Zurukuain. Bisitatzera etor zaitezten animatu nahi zaituztegu, ongi etorriak izango baitzarete eta ez zarete damutuko.

Gure web gunetik ibilbidetxo bat ematera gonbidatzen zaituztet, modu honetan gure bailara maitatua gehiago ezagutu dezazuen, ibilbide atsegin honetan. 

Agur bero bat,

Alkate jauna, Francisco Javier Carmona Ollo.

Nueva Kalea 22 p.k. 31177 Arizala - DEIERRI BAILARA (NAFARROA)
Tel.948 54 21 74 Fax.948 54 20 68 yerri@animsa.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du