Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAN MIGEL PARROKIA (ERAUL)

San Migel parrokia, Irantzu monstegiaren menpe egon zen eta XIII. mende hasieran eraiki zen, berant erromanikoan, elementu zistertarrekin. Jatorrizko eraikuntza honetatik hiru tramu irregularreko nabea, kanoi ganga zorrotza, honen pisua mantentzeko euskarriak zutabeak erabiltzen dira, hauen kapitelak dekorazio zistertar begetala dute.

Kanpoaldean, Erdi Aroko ataria mantentzen da, arku zorrotz txarabelduna duena eta kapitelak animali eta hegaztien irudi figuratiboekin apaintzen dira. Dorreak ere Erdi Aroko egitura dauka. Eraikuntza erromanikoa, XVII. mende hasieran aldaketa nabaria jasan zuen, Gonzalo Ruiz de Galarreta eta Martin de Aguirre y Labayen maixuek, handitu zuten, burualde zuzena eraikiz eta tertzeletezko gangak eraiki zituzten.

XVII. mendekoak, Barrokoa garaikoak dira elizan dauden kaperak San Jose eta Tos-aren amabirjinaren omenezkoak.

Elizan nagusitzen den erretaula, Martin de Morgotak egin zuen XVI. mende bukaeran eta 1618an Pedro de Monteagudo urreztatzaileak polikromatu zuen. Erretaularen egitura eta eskultura estilo erromanistan eginak dira, eskulturen artean, Pasioaren irudiak agertzen dira sainduekin. Beste irudi batzuk, adibidez, San Migelen irudia, Barrokoa XVIII. mendekoa edo San Blasen irudia, Gotiko garaikoa dena. Beste elementuren artean, prozesioetako gurutzeak aipamen berezia merezi du, Lizarrako tailerretan zilarra landu zen (punzoien arabera) XVI. mende hasieran.

Eskema gotizista dauka, kirten poligonalarekin, bertan korapilo esferikoa botoiekin dekoratua apoiatzen da. Gurutzadura laukia da eta besoak loratuak ditu, guztia gailurreria begetal batez inguratua. Dekorazioa, xehea eta oparoa, elemento begetal gotikoak, berpizkundeko “a candelieri” gaiekin nahasten dira.

Multzoaren aberastasun ikonografikoa, gurutziltzatuaren irudia, gotiko garaikoa, anatomiaren interpretazio zurruna agertzen du.