Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ibarraren geografia

KOKAGUNEA

Eskualde honek hiru unitate geomorfologiko ditu. Lehenengoak (Iparrekialde-Hegomendebalde norabidean) ibarreko iparraldea hartzen du, mendi eta haran ezberdinez osatua dago, Andia hegoaldean. Kareharriz eta kalkarenitaz osatua, azken hau Behe eta Erdi Eozenoko maila margosoak dituelarik. Bertan ibarreko zonalde altuenak daude (1.160 m. Zunbeltzeko failan, 1.050 m. Ibirikuko elordian, 964 m. Planillan, 846 m. Azanza haitzetan eta 775 m. San Fauston).

Bigarren unitatea Allotzen dago, udalerriko ekialdean, bertako erdigunean, kubeta forman zulatua, ibarreko lekurik baxuena dago (380-400 m.).
Hirugarrena, geratzen den guztia, sakonune bat da; honen garaiera 440 eta 640 m. bitartean dago. Oligo-Miozenoko material detritikoak daude bertan (konglomeratuak, hareharriak, buztina eta igeltsuzko bankuren bat) eta Miozenoko (buztinak eta hareharriak) glazis, muino eta mendixkak.
Andia / Torka-lekua Bailara elurtua / Mendebaldeko ikuspegia

PAISAIA

Ekialdeko ikuspegia

Merindadeko ipar-ekialdean, Deierri ibarra dago, Nafarroan dagoen ibarrik zabalenetakoa. Iparraldean Urbasa eta Andiako mendilerroekin egiten du muga, Ekialdean Gesalatz dago eta hegoaldean Lizarra; mendebaldean aldiz, Allin eta Ameskoabarrenekin egiten du muga. Zabalera handiko gune honetan Andia eta Urbasa mendilerroak eta bere inguruko mendiak zabaltzen dira, hauek dira mendiak: Legarra, Arrigurena, Bearin de Arriba, Alabe, Altide, Solanas, Zarrabe, Sukiesu, Aldaia, Espinar, Murugarren, Azterigaztea eta Errezu eta Lezaungo fazeroak. Hidrografiari dagokionez, Irantzu ibaia eta bere ibaiadarrak hegoaldean, eta mendebaldean Salado ibaia dago.Urbasa / Pilatos begiratokia

Deierri ibarrak 19 toki-entitate ditu, udalerri bakarra osatzen dutenak, hiriburua Aritzala delarik: Aizkoa, Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Bearin, Eraul, Errezu, Gorozin, Hiriberri-Deierri, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu-Deierri, Murugarren, Ugar, Zabal eta Zurukuain, hauen parrokia eta baselizekin. Gainera beste hainbat gune daude ibarrean barreiaturik, Egiarteko baserri eta eliza, Urbasa eta Zunbeltzeko bentak, Ziritza-Deierri eta Eza eta Montalban landetxeak eta jatorri ezberdineko herrixka eta gune aunitz.

LANDAREDIA ETA FAUNAHego-mendebaldeko ikuspegia

Ibarreko morfologia anitza denez, bertako landaredia ere oso anitza da. Honakoa da landarediaren banaketa: Artadia 1.269; Pagadia 340; Harizti eta erkameztiak 80.

Atlantiar eta azpimediterranear basoa, ibarreko iparraldean agertzen da batik bat (Zunbeltzeko benta, Ibiriku, Aritzaleta iparraldea eta Errezu).

Mediterranear basoan aldiz, Artea da agertzen den landarerik nabariena, ibarreko beste zonalde batzuetan ere ematen dena.

Kontutan izan behar dugu, laboreak, mahastiak, olibondo, arbendolondoak, zainzuriak,… askotan artadiak ordezkatu dituztela.

flora3

KLIMA

Iparraldean klima azpimediterranearra, ipar-mendebaldean atlantiarra, eta hegoaldean  mediterranear klima ditugu. Urteko balio metereologikoak, altitudeak eta erliebearen orientazioak baldintzatuta, honakoak dira; tenperatura 8°C-13°C bitartean, 80-160 egunetan eroritako euriak 500-1800 mm. eta 550-725 mm. ebapotranspirazio potentziala. Hegoaldean mediterranear klimaren ezaugarri diren olibondoaren hazkuntza, almendrondoa eta zainzuriaren hazkuntza ditugu. Bertako baso nagusia artadia da (1296), gero pagadia (340) eta azkenik harizti eta erkameztia.

Ostadarra / Eraulgo ArteaMahasti laborantza / Mahasparrak