Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierara joan

DEIERRIko
Udala

SENIDETZEA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Deierriko udala 2005eko irailaren hogeita bederatzitik saharako errepublika Arabiar Demokratikoko La Güerako udalerriarekin dago senidetua, bi udalerri hauen aurrerabidea, garapena eta ongizatea ziurtatzeko asmoz.Afrika iparreko mapa non Sahara kolore gorriz nabarmenduta ikusten dugu

Senidetzearen sinadura ekitaldian, Alvaro Nicuesa Satamaria alkateak eta La Güerako ordezkari eta Nafarroako ordezkari saharauiarra den Brahim Salem Buself-ek parte hartu zuten eta bertan izan ziren Irantzu kandidatura herrikoia, UPN eta PSN alderdietako zinegotziak, eta baita Nafarroako Sahararen Lagunak Elkarteko (ANAS) kidea, Koldo Perez, lizarrakoa dena.

Azken elkarte honen lanak berebiziko garrantzia izan zuen senidetzean. Horrela, bailarako zenbait familiek ANAS elkarteak kudeatzen duen  "Oporraldi baketsuak" izeneko programan hartu dute parte. Programa honen bidez, Saharako haurrek aukera dute uda Foru Erkidegoko familietan pasatzeko. Famillia hauen artean dago Deierriko udaleko Irantzuko zinegotzietako bat, hain zuzen ere senidetzea udalbatzari proposatu ziona.

Hitzarmen honek azpimarratzen du "laguntasun, batasun eta senidetasun harremana mantentzeko erabakia, elkarren arteko bizikidetasun nahietan oinarrituta". Zentzu honetan, bi udalbatzek elkarlanean aritzeko kompromezua hartu dute, "harreman eraginkorra indartze bidean, bake, adiskidetasun eta oparotasun grinean oinarrituta".

Brahím Salemek eskerrak eman zituen "elkartasun ekintza" honengatik eta bide batez adierazi zuen "senidetzeak ez dakarrela berez konpromezurik, baina animatzen gaituen laguntza moral eta politikoa da". Salemek esan zuen "1977tik ANASen bitartez familien arteko elkartasun zubi garrantzitsuak eraiki direla".

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) onartzen ez duen Estatua da, baina 66 herrialde inguruk bere estatu izaera onartu egiten dute, gehienak afrikarrak. Mendebaldeko Saharari dagokio, 1976 arte Espainak administratu zuen, eta gaur egun Marokok kudeatzen du.

Saharako kanpamentuetako lau probintziak (wilayak) eta hauetako bakoitzean dauden udalerriek beraien jatorrizko probintzien eta udalerrien izenak dituzte, horietariko asko gaur egun Marokok okupatuak, beren lurraldea ez ahazteko modu sinboliko gisa. La Güerako kanpamentuak bere izena hartzen du Mendebaldeko Saharako hegoaldeko kostaldeko herri batetik. Kanpamenduetan jaiotako belaunaldi oso batek ez du Saharako kostaldea ezagutu, saharauiek urte asko baitaramatzate exiliatuta. La Güerako kanpamentua Argeliak utzitako eremu batean dago, kostaldetik 400 kilometrotara eta benetako Güeratik 1500 kilometrotara.


Ondorengo lerroetan Deierriko Udalak eta La Güera (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) udalerriaren ordezkari eta honen izenean  Brahim Salem Buseif jaunak sinatutako Senidetze Akordioaren transkripzioa dago.


DEIERRIKO UDALAREN ETA LA GÜERA UDALERRIAREN ARTEKO SENIDETZE AKORDIOA (Tamaina 21Kb)
Nueva Kalea 22 p.k. 31177 Arizala - DEIERRI BAILARA (NAFARROA)
Tel.948 54 21 74 Fax.948 54 20 68 ayuntamiento@yerri.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du