Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAN ESTEBAN PARROKIA (BEARIN)

Herria antzinean, mendi magalean kokatua zegoen, antzinako San Esteban parrokiaren ondoan. Eliza zaharretik, murru perimetralaren zati bat soilik geratzen da, 1200 ingurukoa baina estalki laua modernoa da eta egungo elizaren egitura, 1914an egin ziren azken aldaketei dagokio, 1961an baseliza bihurtu zen. Santa Barbara kaperan, erretaula manierista bat kontserbatzen da, XVII. mendeko lehen aldikoa, honen aldare-harria Erdi Aroko harri bat da eta honen parean, Salvador Lizarragaren hilobi lauda dago, 1856. urtekoa.

Sortzez Garbiaren parrokia, estilo Neogotikoan eraiki zen, 1894 eta 1898 bitartean, Espoz arkitektoak eraiki zuen. Jatorriz, otoiztegia, Lizarraga Belzunce familiakoa zen eta 1914an herriari eman zioten, Bearingo parrokia bihurtuz eta zaharra utziz. Estilo eta garai berekoa dugu, erretaula nagusia, Iruñeko Eguaras maixuak egina.

Gurutzea, Izanozetik datorrena, XVI. mendeko eredu Gotikoak jarraitzen ditu. San Estebanen irudia, eliza zaharreko titularra, XVI. mende bigarren erdikoa izan daiteke.