Ayuntamiento del Valle de Yerri / Deierriko Udala


AndiaLan

AndiaLan, zure elkarlanerako gunea Andian

Zer da?

AndiaLan, elkarlanerako lantoki partekatua da eta ekintzailetza sustatzen du. Horrekin, Andia Mankomunitateak eskualdeko jardun sozioekonomikoa dinamizatu nahi du, enplegu edo enpresa berrien sorrera erraztuz eta jada existitzen direnak sendotuz; eta populazioa bertan finkatu, elkarlana, berrikuntza eta tokiko talentuak bultzatuz.

Non dago?

AndiaLanek bizi berria eman dio Abatzuzako eskola zaharrari. Foruen plazan gaude, 8. zenbakian.

Andia Mankomunitateko zuntza duen herri bakarrean dago, Bearinez gain.

Zer eskaintzen dizu?

AndiaLanen zure eskura dituzu:

  • Ekiteko aholkularitza eta laguntza. Zatoz ostegunetan 10: 00etatik 13: 00etara eta ezin baduzu ordutegi horretan, hitzartu zure hitzordua 620 946 950 telefonora deituz edo mancomunidad.andia@gmail.com helbidera idatziz..
  • Laguntzen eta diru-laguntzen gaineko informazioa.
  • Bederatzi lanpostu mahai, bulego-aulki eta ordenagailu-pantaila banarekin, bi gelatan banatuta, Dulantz (5 lanpostu) eta Esparatz (4 lanpostu).
  • Erabilera komunerako espazioak: Proiektorea duen bilera- eta prestakuntza-gela (La Trinidad gela), office-a eta terraza (hozkailua, kafe-makina, ur-berogailua eta mikrouhin labearekin), biltegi bat armairu pertsonalekin eta komuna.

Nork erabili dezake?

Elkarlanerako eta ekiteko gune hau erabiltzeko lehentasuna dute Andia Mankomunitateko udalerrietan erroldatuta dauden pertsonek (Abartzuza, Deierri, Gesalatz, Jaitz eta Lezaun), AndiaLan lanerako espazio gisa erabiliko dutenak eta, zehazki:

  • Negozio-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileak.
  • Langile autonomo eta profesionalak, eta Andia Mankomunitatean egoitza soziala eta fiskala duten mikroenpresak eta ETEak (enpresa txiki eta ertainak).
  • Telelanean ari diren soldatako langileak.

Eskaria egonez gero, beste udalerri batzuetako pertsonek erabili ahalko dute, beti ere tokia baldin badago.

Zer egin behar dut erabili ahal izateko?

Interesa baduzu, bete eskaera hau eta bidali mancomunidad.andia@gmail.com

Anexo 1_Ordenanza Espacio de trabajo colaborativo ANDIA

Zenbat kostatzen du eta zer sartzen da prezioan?

Prezioan barne dira:

  • Garbiketa
  • Argia, ura, berokuntza eta hondakin-tasa
  • Interneterako banda-zabaleko konexioa

Prezioa AndiaLanen instalazioen erabileraren arabera doitzen da.
Egunero etortzen bazara, prezioa hau da:

Erabilera puntuala ere eska dezakezue edo La Trinidad gela alokatu

Zure zain gaude!

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 620 946 950 telefonora edo idatzi mezu bat mancomunidad.andia@gmail.com