Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAN KOSME ETA SAN DAMIAN PARROKIA (ARANDIGOIEN)

San Kosme eta San Damian eliza, Erdi Aroko eraikuntza dugu, gaur egun, hasierako egitura horren zati bat besterik ez da gelditzen, kanpoaldean, abside erdizirkularraren zati bat, harlanduzko murruekin eta material bereko kontrahormak ditu.

XVI. mendean, gotiko-errenazentista estiloan eraldatua izan zen eta garai modernoan ere hainbat aldaketa jasan ditu. Eraikuntza aldi hauen ondorioz, nabe bakarreko nabea dauka, bi tramu dituena eta burualde zuzena. Nabe hau, izar gangaz estalita, nerbio zuzenekin eta klabeak errege katolikoen estilokoak, XVI. mendean oso ohikoak izan ziren, burualdea estaltzeko, gurutze ganga erabiltzen da.

Tenpluan, ebangelioaren aurrean kapera bat agertzen da, presbiterioaren parean, oinplanta angeluzuzena dauka eta estalkia erdi kanoi ganga Barrokoa da lunetoak dituena. Honen parean, sarrera agertzen da, kanpoaldean, XVI. mendeko ataria dauka, arku zorrotzarekin, intradosean moldurazioak ditu dobeletan eta idulki poligonalak. Multzoa egitura zorrotzeko baketoi batek egituratzen du, Berpizkunde garaiko mentsulak daude, dekorazio geometrikoarekin. Sarbide hau atari batek babesten du, XVI. mendekoa, sekzio molduratuko arku zorrotzarekin.

Erretaula nagusia, 1600. urtean Bernabé Imbertok egin zuena, estilo erromanistan, desagertu zen eta erretaula manierista batengatik ordezkatu zuten XVII. mende erdian, XIII. mendeko gurutziltzatu gotiko baten markoan. Presbiterioan, amabirjina haurrarekin aurkitzen da, Berpizkundeko irudia, XVI. mendeko erromanismoruntz doana.

Elizaren altxorra, prozesioetarako erabiltzen den zilarrezko gurutze batekin aberasten da, gotikoa da, XIV. mendekoa. Besoak lauak dira, baina zabalgune obalatuak ditu bukaeran eta dekorazio begetala. Gurutzaduran, medaloi borobilak daude eta hauetan Kristo maiestatean, amabirjinaren koroazioaren irudiak agertzen dira, kuadrilobulatuak, ninboa duten irudiekin eta Tetramorfosarekin. Beste gurutze aberatsagoa dago bertako elizan, zilarrezkoa eta prozesioetarako erabiltzen dena, XVI.mendeko bigarren herenekoa eta plateresko estilokoa. Egitura gotikoa dauka baina dekorazioa berpizkundekoa da, “candilieri” estilokoa, honen gainean Kristo urreztatu bat agertzen da, anatomia guztiz espresibista agertzen duelarik oso dramatikoa dena.

Bere ikonografiak gainera, Tetramorfosaren irudia, Amabirjina San Juanekin, pelikanoa eta Adan hilobitik ateratzen agertzen du.