Janari oso elikagarria izan zen, urdail asko lasaitu zituen, batik bat haurrenak, gerra ondoko garaietan.
Osagarriak:
- Mahats muztioa
- Irina
- Kanela
- Intxaurrak
Egiteko modua:
Bi litro muztio egosten jartzen dira, hiru orduz. Era honetan xarabe antzeko bat lortzen da (arrope deitzen dena).
Arrope hori irinarekin egosten jarriko dugu eta intxaur zatiak botako ditugu bertan.
Postre hotz bezela jaten zen.
25 litro muztiorekin, hiru litro arrope lortzen dira.
Lakarreko, Josefina Irigoyen Vidaurrek eskeinitako errezeta.