LAGUNARTEAN

apirila 28, 2015

Sorrera data: 1996ko Abenduaren 19a

Helburuak:

  • Bailarako kide izatearen sentimendua sustatzea.
  • Kultura indartu eta bultzatzea.
  • Herrien arteko harremana sustatzea.
  • Emakumeen partehartze aktiboa sustatzea. Jarduera hezigarri eta kulturalei esker.

Antolaketa:

  • Asanblada orokorra: 120 bazkidek osatua. Urtean behin biltzen dira, zuzendaritza-batzordea osatzeko, irabazi eta gastuen aurrekontua onartzeko eta urteko jarduerak antolatzeko.
  • Zuzendaritza- batzordea: sei bazkidek osatzen dute, asanblada orokorrean hautatuak eta urtero aldatzen dira.

Orain arte, zuzendaritza-batzordean parte hartu dutenak: Noemí Valera, María José Irisarri, Rosa Urdiain, Ana Urdangarain, María Cruz Pardo, María Ramos Moreno, Asun Martinez, Arantza Azpilicueta, Loli Maestro eta Lea Martinez de Lizarrondo. Gaur egungo partaideak: María Arbonies, Lourdes Caballero, Adriana Bugallo, Montserrat Perez de Obanos eta Rosario.

Jasotako diru-laguntzak:

  •  Deierriko udala.
  •  Nafarroako Emakumearen Institutua.
  •  Beste batzuk:
    Osasuna sustatzeko proiektua.
    Tabakismoarekin bukatzeko proiektua.

Bestelako dirusarrerak:

  • Kuota soziala: 10 euro hileko, bazkide bakoitzak.
  • Iragarkiak jartzen dituzten aldizkariak.

Lagunartean aldizkaria: Urtero elkarteak aldizkari bat argitaratzen du. Bailararen egunean ateratzen du eta lehen alea 2000eko ekainean atera zen.

Urteko jarduerak:

Urriko lehen astean hasten dira eta maiatzeko azken astean bukatzen dira.

  • Yoga.
    Ordutegia: Astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.
  • Eskulanak.
    Ordutegia: Ostiraletan 16:00etatik 19:00etara.
  • Pintura.
    Ordutegia: Ostiraletan 16:00etatik 19:00etara.
  • Gimnasia.

Gutxinaka bestelako jarduerak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, hala nola, hitzaldi, mahai-inguru…

  • Risoterapia ikastaroa.
  • Oroimena bizkortzeko hitzaldia.
  • Autoestimazioa zaintzeko hitzaldi/ikastaroa.
  • Belaunaldi ezberdinen (guraso, seme-alaba nerabeak) harremanei buruzko hitzaldi/ikastaroa.
  • Egindako lanen erakusketa, bailararen egunean.
  • Emakume langilearen eguna. Afari batekin ospatzen da.

Txangoak: Urteko bi larunbatetan elkarteak txangoak antolatzen ditu, udaberri eta udazkenean.


<< atzera