Deierriko udalak herritarrekin komunikatzeko zerbitzu berria sortu du Whatsapp aplikazioa erabilita. Honela, Udalak xede du Udalerriko albisteak, jarduerak eta bestelako informazioa zuei helaraztea.
Horretarako Whatsapp aplikazioan Hedatze Zerrenda bat sortu dugu. Bertan kontaktu bakarra izanen da denen ikusgai, Deierriko udala bera (Kudeatzailea), eta beste kontaktu guztiak ezkutuan izanen dira.
Zerrendaren partaide izateko:
- Eman izena baimena emanez zerrendaren partaide izateko. Horretarako, Web-ean edo udaletxeko bulegoetan dagoen inprimakia bete, edo whatsappez bidali.
- GARRANTZITSUA: Gorde zure telefonoan Udalaren informazio-kontaktuaren zenbakia: 663219250
- Aurreko telefono zenbakia soil-soilik Udal honek whatsappez informazioa hedatzeko da, Udalarekin telefonoz hitz egiteko 948542174 zenbakia erabili behar da.