Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Deierriko Etxebizitzen, Lokalen eta Lurren Poltsaren martxan

Deierriko Udala Deierriko Etxebizitzen, Lokalen eta Lurren Poltsaren doako zerbitzuaren proiektua bultzatzen ari da, gure ibarraren despopulazioari aurre egiteko ekimenetako bat, Andia Mankomunitatearen laguntzarekin. Izan ere, Andia Mankomunitateak egindako inkesten arabera, gure gazteak bertan bizitzen geratzeko oztopo nagusietako bat da etxebizitza eskuratzeko aukerarik ez izatea.

Gaur egun, bete ezin den eskaera bat dago, eta, hortaz, Deierriko Etxebizitzen, Lokalen eta Lurren Udal Poltsa abiatuko du Udalak. Zerbitzu hori doakoa da eta herritarren eskura dago haien etxebizitzak, lokalak edo lurrak salmentan edo alokairuan eskaintzeko. Haien lursaila, lokala edota etxebizitza poltsan agertzea nahi dutenek, Udalari jakinaraziko diote, eta honek dokumentu bat sortuko du pertsona interesdunen eskura jarriko dena.

Udalaren eta Mankomunitatearen zeregina informatzea baino ez da. Ez du inola ere salerosketako negoziazioetan parte hartuko, eta ez ditu higiezinen agentziak ordezkatuko.

Jabe edo eskatzaile bezala izena eman ahal duzu:

Ekintza hau Andia Mankomunitateko udalek (Abartzuza, Lezaun, Jaitz, Deierri eta Gesalatz) despopulazioaren aurka bultzatutako jarduera-programaren baitan kokatzen da, eta Nafarroako Gobernuak egindako Montejurra azpieskualdeko despopulazioaren aurkako Ekintza-planaren barruan dago.

Gure herriak biziberritzeko zure laguntza behar dugu. Eskerrik asko zure ekarpenagatik.