Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GIZARTE ETXEA

Deierriko Udalbatza berriak sendo egin du haur eta gazteen aldeko politika garatu nahian, eta horren isla argia dugu Gizarte Etxearen sorrera, bertan haientzako jarduerak antolatuko dira. Halaber, martxan jarri da haurrentzako ludoteka zerbitzua eta baita gazte animazio zerbitzua ere, gazteendako.

Gizarte Etxean Deierriko biztanle guztiek dute lekua, eta Garazi Azkonak kudeatzen du, Udalaren animatzaile sozio-kulturala. Bertan jardueraak eta ikastaroak (margotzea, eskulanak, yoga, filmak proiektatzea, e.a.) egin daitezke eta, gainera, Telezentro zerbitzua jarri da, internetera sarbide duten zortzi ordenagailu, Deierriko herritar guztientzat.

Gizarte Etxea ez da soilik leku fisiko bat non herritar ororendako jarduerak antolatzen diren, Deierriko herritarrak batzeko gune bat da. Egun dagoen dispertsioa kontuan hartuz, udalerri konposatua baita gurea, udalerri berean bizi arren herritarrak kontzeju askotan sakabanatuta bizi dira.

Bloga: http://www.ccmontalbange.blogspot.com eta Facebooka: https://es-la.facebook.com/cc.montalban.ge

Telefonoa : 948 53 63 13
E-Posta : cc.montalban.ge@gmail.com