Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ETXEBIZITZEN, LOKALEN ETA LURREN BANKUA 🏘️

Deierriko Etxebizitzen, Lokalen eta Lurren Bankua eskuragarri dago jada eta 32 etxebizitzaz, aletegi batez eta 3 lursailez osatuta dago orain arte.

Gogoratu ekimenean interesatuta bazaude, jabe edo eskatzaile gisa inskriba zaitezke:

• Deierriko Udaletxean bertan.

Honako ordutegian: 9:00etatik 14:00etara.

Tel. 948 54 21 74

• Telematikoki honako galdetegien bitartez:

Jabeak
https://forms.gle/hPEzXpAfvquh1pdn9
Etxebizitza eskatzaileak
https://forms.gle/S2ns9XhAtki12CmY9

Ekintza hau Andia Mankomunitateko udalek (Abartzuza, Lezaun, Jaitz, Deierri eta Gesalatz) despopulazioaren aurka bultzatutako jarduera-programaren baitan kokatzen da, eta Nafarroako Gobernuak egindako Montejurra azpieskualdeko despopulazioaren aurkako Ekintza-planaren barruan dago.

Gure herriak biziberritzeko zure laguntza behar dugu. Eskerrik asko zure ekarpenagatik.