Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ABARTZUZARA ERAULDIK

Sarbide eta deskribapena

Lizarratik etortzerakoan, Abartzuzara iritsi aurretik, ezkerretara Eraulera garamatzan errepidea hartuko dugu. Ia hiru kilometro dira, labore soro eta artaditik urbil daudenak. Behin Eraulen gaudela, herriko zonalderik altuenera joango gara, elizatik urbil dagoena. Hemendik gorantz joango gara, kanposantu zaharra aurkitu arte. Bertatik, ezkerraldeko bidexka hartuko dugu eta ate metaliko bat pasatuko dugu, ezkerraldean ur biltegi bat utziz. Eskuinaldean abereentzako ur putzu bat ikusiko dugu.

Bidea, artadi eta ipuru artetik doa, landaretza geroz eta itxiagoa bihurtzen delarik.

Erauldik atera eta 10 minututara gutxi gora behera, bidexka batekin aurkituko gara, alde batera utzi eta gure bidea jarraituko dugu. Hemendik minutu gutxira, eskuinaldera desbideratuko gara, bidegurutze batera iritsi arte.

Bidea zuzen jarraituz, Abartzuzara jeitsiko gara. Zonalde honetan artadi eta ipuruak agertuko dira eta baita ezpela ere, zonaldeko zuhaixka tipikoa dena eta orain arte agertu ez dena. Minutu gutxira, beste bide batekin topatzean, Deierri bailarako ikuspegi eder batekin aurkituko gara.

Jeitsieran, abereentzat alanbre-hesi batekin aurkituko gara, ezkerraldeko zuhaitzetik aska daitekeena. Ez ahaztu itxi behar dugula. Zuhaitzik gabeko zonalde batera iritsiko gara, ipuruz beteta dagoena, garai batetan lehorreko laborantza eman omen zen bertan. Artadi artetik jeitsiko gara, bidegurutze bati kasu egin gabe, pista bat ikustean, eskuinalderuntz hartuko dugu. 15 metrotara eta bihurgune bat egin aurretik, pista alde batera utziko dugu eta ezkerraldean dagoen bidezidor txiki bat hartuko dugu, bertatik artadira iritsiz.

Bide harriztatu bat hartuko dugu eta Abartzuzarantz jarraituko dugu, ate metaliko bat pasatuz. Labore soroak agertuko dira eta granja bat gure ezkerretara utziko dugu. Bertatik pista bat hartu eta herrira iritsiko gara.

Sartzeko modua: Oinez.

Zailtasuna: Bat ere ez.

Seinalizazioa: Bat ere ez.

Desnibela: 150 m ingurukoa.