Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

JARDUNALDI- Erromanikoa,musika,izarrak eta ardoa

Musika erromanikoa eta ardoa Irantzuko lurretan.

Irantzuko Lurrak Elkarteak, Deierriko Udalarekin eta Ugar kontzejuarekin batera, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin, uztailaren 19rako “Erromanikoa, Musika, Izarrak eta Ardoa” proiektuaren edizio berri bat antolatu dugu Ularren, gure herrien esentzia benetakoena ezagutzera gonbidatzen gaituen kultura-, ondare- eta gastronomia-proposamena.

Proiektuak arte erromanikoa, Erdi Aroko historia, musika, astronomia, ardoa eta bertako produktuak ditu protagonista. Konbinazio paregabe horrek Irantzuko Lurren ondarera hurbiltzea ahalbidetzen du, begirada bizi, sentsorial eta parte-hartzailetik, gure elizak, ermitak eta enklabe historikoak ez ezik, lurraldeko nekazaritzako elikagaien eta artisautzaren aberastasuna ere balioetsiz.