Zumadia gure haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da, Abartzuzan kokatua.
Inguruko landa-eskola da, eta Andiako Mankomunitateko udalak biltzen ditu (Lezaun, Abartzuza, Gesalatz, Jaitz eta Deierri).
Gure eskola 2019-2020 ikasturtean sortu zen, Abartzuzako eta Lezaungo bi landa-eskolen elkargune gisa.
Zumadian familiak eta eskolak elkarrekin lan egiten dugu, haurrak bere osotasunean garatuko diren pertsonak izan daitezen, trebeak, euskaldunak eta gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituak.
Informazio gehiago: https://zumadia.web.educacion.navarra.es/