Deierrik badu dagoeneko Gazte Informazio Gune bat️
Deierriko Udala Gazte Informazioko Zerbitzuen Nafarroako Sarean sartu da Gazte Informazioko Gune gisa, bailarako gazteei informazio, orientazio eta laguntza zerbitzu berri bat hurbilduz.
Puntu honen helburua da, besteak beste, honako gai hauei buruzko informazio interesgarria eskuratzea gazteei: ikasketak eta prestakuntza, enplegua, etxebizitza, aisialdia eta denbora librea, mugikortasuna, parte-hartzea, kultura, boluntariotza, laguntzak eta gazteentzako baliabideak.
Deierriko gazteek hurbileko leku bat izatea nahi dugu, zalantzak argitzeko, aukerak ezagutzeko eta haientzat pentsatutako baliabideak eta zerbitzuak eskuratzeko.
Ostatu Deierri – bulegoa
Nueva kalea, 22 – Arizala
Astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 14:00etara.
663 219 250
cc.montalban.ge@gmail.com
Gaztea bazara eta zalantzaren bat baduzu, informazio bila bazabiltza edo eskura dituzun aukerak eta baliabideak ezagutu nahi badituzu, hurbildu eta galdetu.
Hau ere bada zure informazio gunea Deierrin!