Proiektua: galburuen bilketa berreskuratzea gizarte- eta ingurumen-balio gisa
|
Proiektu hau Deierriko Udalak, NUPek eta INTIAk sustatzen dute , 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Planaren (LGP) laguntzarekin, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez: “Europak landa-eremuetan inbertitzen du” eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Buruxka proiektua, buruxkak batzeko edo galburuak “birbiltzeko” praktika berreskuratu nahi duen ekimena, eta, horretarako, Espigoladorsen esperientzia arrakastatsua ekarriko dute, Nafarroarako eredu propioa sortuz. |
Liburuxka deskargatu |
|
| Zergatik? | Munduan ekoizten diren elikagaien herena galdu edo xahutzen da urtero, eta horrek ondorio garrantzitsuak ditu ingurumenean eta gizartean, FAOren arabera. | |
| Zer lortu nahi dugu? | Nekazaritzako elikagaien galerek gizartean eta ingurumenean duten eragina murrizten laguntzea, eta elikagaien xahuketari buruzko gizarte-mugimendu bat sortzea. | |
| Nola egingo dugu? | Proiektuak oinarri du hainbat erakunderen sare-lana sustatzea: beren soroak eskura jartzen dituzten nekazariak, egoera zaurgarrian dauden pertsonei helarazten dizkieten gizarte-erakundeak eta galburuak biltzen dituzten boluntarioak. Epe ertainera, gizarte-ekonomiako enpresa solidario bat sortu nahi dugu, produktuak eraldatuko dituena haien balio-bizitza luzatuz. | |
| Zer behar dugu? | Laguntzeko prest dagoen jendea, izan ekimena zabalduz edo zuzenean parte hartuz. Horregatik, proiektua interesgarria iruditzen bazaizu, mesedez, ekimenaren berri eman, bertara batu edo proiektua zure elkarteko kideen artean zabaldu. | |
Batu zaitez
| Boluntario gisa | |
| Ikastetxe gisa | |
| Ekoizle laguntzaile gisa | |
| Jarrai gaitzazu: @buruxka | |
| Jar zaitez harremanetan gurekin: buruxka@gmail.com |
Galburuak biltzean elikagaiak biltzen dira, uzta jaso ondoren soroan geratu direnak eta saltzeko erabiltzen ez direnak
Finantzaileak:
|
Unión Europea FEADER “Europa invierte en zonas rurales” |
Programa de Desarrollo Rural de Navarra 2014-2020
|
![]() |




