Zubi Erromanikoa / Donejakue Bidea
Donejakue Bidea, Deierrin, Lorkako kontzejutik sartzen da, Lorka eta Arandigoienetik igarotzen da. Hainbat kilometro zeharkatuz, non gari soroak eta zuhaiztiak ikus daitezkeen, Bidea azkenik Villatuertara iristen da.
Lorkan erromesek merezitako atsedena har dezakete Kale Nagusian irekita dauden bi aterpeetan, edo bero handia egiten duen egunetan herriko plazan dagoen iturrian freskatu daitezke.