BITXIKERIAK
Lakarreko bataila
1875eko otsailaren 3an, Lakarren, Karlisten armadak eraso handia egin zuen Iparraldeko armada liberalen aurka, Karlisten garaipen handia izan zen. Bataila Lakar herrian izan zen eta 1.000 soldadu baino gehiago hil ziren, karlista eta liberalen artean.
Bataila Allotzeko kontzejuan abiatu zen, bertan, karlistek armada liberalari eraso egin zioten; une horretan herriko plazan bazkaltzen zeuden, musikak lagunduta. Ustekabeko erasoa izan zen eta ondorioz karlistek irabazi zuten. Liberalek Lorkara ihes egin zuten, bertan Eskintza mendian, San Kristobal baselizan, armadaren agintariak zeuden; eta aurreko gauean Alfontso XII erregeak bertan lo egin zuen.
Oso gertakizun garrantzitsua izan zen, bigarren Karlistaldian, eta esan daiteke Iparraldeko armada liberalaren porrotik nabarmenena izan zela, XIX. mendeko azken guda zibilean.
Deierrin 2004 urtetik aurrera batailaren ospakizuna egiten da, hainbat ekitaldi antolatzen dira, horien artean, bataila gertatu zen tokietara bisita gidatuak egiten dira.