Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Erakargarri turistikoak

IRANTZU IBAIA

Arrantza: debekatua, Abartzuzako errepideko zubitik gora eta honen ibaiadarretan.

Bainatzeko guneak: Gorozinen makaldi bat dago, jendea bertara joan ohi zen bainatzera.

UBAGUA IBAIA

Ubagua IbaiaUbagua Ibaia

Arrantza: debekatua, Errezutik gora eta honen ibaiadarretan.

Bainatzeko guneak: Errezu herria pasata, makaldi bat dago, uda partean jende asko bertaratzen da.

ERAULGO ARTEA

Monumentu Nazional izendatua, 165/1991 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa. Herriko sarreran dago, Eraul eta Abartzuza lotzen dituen bidean.

URBASA ETA ANDIA MENDILERROAK

Gune natural babestua, ibilaldi oso atseginak egiteko ezinhobea; abereek aske bazkatzen dute bertan.

Gauza anitz egiteko tokia da, hala nola, familiarekin txangoak, atseden hartu, bizikletaz edo oinez ibilaldiak edo eguzkitan egon.

Zonalde honetan Bioitza kanpina dago, bertan atsedena hartu eta jan daiteke.

ALLOZKO URTEGIA

Deierri eta Gesalazko ibarren artean kokatua dago. Deierriko Ugar edo Hiriberritik joan daiteke eta Gesalazko Lerate herritik, azken honetan kanpina dago urtegiaren ondoan. Urtegian era askotako ur-jarduerak egiteko aukera dago.