Garai bateko zaporearekin, urtero, egunero, zelai eta mendilerroetan gazta zaporetsu bat egiten jarraitzea da gure helburua.
Gure inguruko zelaiak eta Urbasako mendilerroko larreak. Gure ardiek bakean eta lasaitasunez bazkatzen dute, esne bizi, garbi eta osasuntsu bat emateko. Esne horrekin, gure arbasoen tradizioarekin eta eguneroko kontu eta mimoarekin gazta bat egin ahal izango dugu, gazta hau dastatzen duenak esne bizi eta natural batek gure eguneroko gaztari ematen dizkion zapore, gustu, usain eta ehundura guztiak prezia ditzan.