IZKIRAK

maiatza 6, 2015

Antzinean garizuman jaten oi ziren, hala ere, zaporetsuenak uda garaikoak izaten ziren.

Bost pertsonentzako osagaiak:

  • Kilo erdi izkira.
  • Bi baratxuri.
  • Bost arrautza.
  • Ogi lehor zati bat, zabalera dexentearekin.
  • Oliba olioa.

Egiteko modua:

Buztin-ontzi batean, olioa eta baratxuri txikituak jartzen dira; behin eginda, izkirak gehitzen dira, lehorrak, urik gabe. Bertan egin arte utziko dira.

Behin eginda, ogi mami zati txikiak botako zaizkio. Arrautzak gehitu eta irabiatuko ditugu, hauek mamitu ez daitezen, ondoren irakinaldi bat emango diogu, azkenik ateratzen dira.

Lakarreko Josefina Irigoyen Vidaurrek eskeinitako errezeta.


<< atzera