Gozatu sukaldaritza berritzailea eta tradizionala uztartuta eginiko menuez.
- Gure upeltegiaren bihotzean kokaturiko Bodegas Lezaun erretegi-jatetxea espazio eroso eta paregabea da, non, berrikuntza eta tradizioak binomio perfektu bat osatzen duten.
Ezagutu gure Enoturismo eta gastronomia eskaintza; nafarroako sukaldaritza berria, lehengairik onenekin eta errezetategi tradizionala berritzeko gogoarekin. - Leku hau azken urteetan gastronomia, kultura, aisia eta jakintza konbinatzeko sorturiko espazioen eskaerari erantzuteko pentsatua dago. Bodegas Lezaun erretegian landa-turismoa, aisia eta gastronomia kontzeptuak batean fusionatzen ditugu. Gastronomiaren eta ardoaren kulturaren bidez, jakintza eta aisia berriro elkartzen dira.
Bodegas Lezaun antzinako bodega-erretegi jatetxea. Barrikaz inguraturik sasoiko produkturik onenekin eginiko menuez gozatuko duzu. Txingarretan erretako haragi eta arrainak, gure ardorik onenez eta etxean eginiko postreez lagunduta. Ehunaka urte dituen gure bodegan ardo dastatzeak eta zonaldeko menu tipikoen degustazioak egin ditzakezu. Ezagutu gertu gertutik ardoaren mundu zirraragarria!
Helbidea: Egiarte Kalea 1 p.k. 31292 Lakar – DEIERRI BAILARA – (NAFARROA)
Telefonoa: 948 54 12 31 / 948 54 13 39
E-Posta: info@lezaun.com
Web orria: http://www.lezaun.com/