Sorrera data: 1996ko Abenduaren 19a
Helburuak:
- Bailarako kide izatearen sentimendua sustatzea.
- Kultura indartu eta bultzatzea.
- Herrien arteko harremana sustatzea.
- Emakumeen partehartze aktiboa sustatzea. Jarduera hezigarri eta kulturalei esker.
Antolaketa:
- Asanblada orokorra: 120 bazkidek osatua. Urtean behin biltzen dira, zuzendaritza-batzordea osatzeko, irabazi eta gastuen aurrekontua onartzeko eta urteko jarduerak antolatzeko.
- Zuzendaritza- batzordea: sei bazkidek osatzen dute, asanblada orokorrean hautatuak eta urtero aldatzen dira.
Orain arte, zuzendaritza-batzordean parte hartu dutenak: Noemí Valera, María José Irisarri, Rosa Urdiain, Ana Urdangarain, María Cruz Pardo, María Ramos Moreno, Asun Martinez, Arantza Azpilicueta, Loli Maestro eta Lea Martinez de Lizarrondo. Gaur egungo partaideak: María Arbonies, Lourdes Caballero, Adriana Bugallo, Montserrat Perez de Obanos eta Rosario.
Jasotako diru-laguntzak:
- Deierriko udala.
- Nafarroako Emakumearen Institutua.
- Beste batzuk:
Osasuna sustatzeko proiektua.
Tabakismoarekin bukatzeko proiektua.
Bestelako dirusarrerak:
- Kuota soziala: 10 euro hileko, bazkide bakoitzak.
- Iragarkiak jartzen dituzten aldizkariak.
Lagunartean aldizkaria: Urtero elkarteak aldizkari bat argitaratzen du. Bailararen egunean ateratzen du eta lehen alea 2000eko ekainean atera zen.
Urteko jarduerak:
Urriko lehen astean hasten dira eta maiatzeko azken astean bukatzen dira.
- Yoga.
Ordutegia: Astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:30etara. - Eskulanak.
Ordutegia: Ostiraletan 16:00etatik 19:00etara. - Pintura.
Ordutegia: Ostiraletan 16:00etatik 19:00etara. - Gimnasia.
Gutxinaka bestelako jarduerak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, hala nola, hitzaldi, mahai-inguru…
- Risoterapia ikastaroa.
- Oroimena bizkortzeko hitzaldia.
- Autoestimazioa zaintzeko hitzaldi/ikastaroa.
- Belaunaldi ezberdinen (guraso, seme-alaba nerabeak) harremanei buruzko hitzaldi/ikastaroa.
- Egindako lanen erakusketa, bailararen egunean.
- Emakume langilearen eguna. Afari batekin ospatzen da.
Txangoak: Urteko bi larunbatetan elkarteak txangoak antolatzen ditu, udaberri eta udazkenean.