KAKORRATZ TAILERRA eta manta solidarioen erakusketa
2025eko azaroak 25 | 17:00
Deierriko Ostatua (Aritzala)
- Importe: Doan
Kakorratz tailerra
Zatoz arratsalde entretenigarri bat pasatzera eta ikasi edo gogoratu, nola egin kakorratza edo puntua eta parte hartu, nahi baduzu, Mantas Solidarias proiektuan.
Puntuzko orratzak (4,5 edo 5) edo kakorratzak (3,5) badituzu, horiek ere ekar ditzakezu.
Anima zaitezte etortzera. Ondo pasatzeko gogoa ekarri besterik ez da egin behar.
Manta solidarioen proiektua
Guesalatz, Jaitz, Deierri, Lezaun, Abartzuza, Villatuerta, Oteitza eta Lizarrako Jubilatuen Elkartetik proiektu solidario hau lantzen ari gara.
Proiektua mantak (kakorratza, puntua edo beste teknikaren bat) eta beste edozein pieza (zapiak, jertsea, arruluak) egitean datza, ekonomikoki egoera larrian dauden jaioberriei emateko.
Asmoa da arropa horiek behar duten familiei laguntza ematen dieten GKEei eta Iruñeko “Ayuda Contenedores” GKEari ematea. Azken horrek beharrezko gauzak dituzten edukiontziak bidaltzen ditu hirugarren munduko herrialdeetara eta errefuxiatu-esparruetara.