Pueblerinas en Acción Deierrira iritsi da! ✨
2026ko uztailak 29 | 21:30
Lorkako frontoian
- Importe: Doan
Aurten Pueblerinas taldeko kide izateko aukera izan dut. Landa eremuko emakumeei ikusgarritasuna ematea eta haien ahotsa zabaltzea du helburu proiektu honek, ikuspegi feministatik.
Hilabete hauetan podcast bat sortu dugu, Ancin-Ameskoako haranetan parte-hartze tailerrak egin ditugu, eta emakume askorekin batera hainbat film labur sortu ditugu. Orain, udako zinema bihurtuta, herriz herri ibiliko gara, eta Deierrin ere geldialdia eginen dugu.
Ekarri zure aulkia edo manta bat, bokata edo krispetak… eta etorri zure ama, amona, izeba, lagunak edo nahi duzunarekin!
Herritarrak izateaz harro gaudelako, eta badirelako kontatu eta entzun beharreko istorioak.
Zuen zain izango gara!
