ZER?
Kaixo! Plangintza aldatzeko izapidea egin aurretik, partaidetza-prozesu bat hasiko dugu. Aldaketaren helburua Zurukuainen gehienez hiru etxebizitza berri egitea da. Bi aukera planteatzen ditugu, beheko irudietan islatzen ditugunak.
NOIZ?
Parte-hartze prozesua uztailaren 3tik abuztuaren 7ra bitartean egingo da.
NOLA?
Iradokizunak aurkeztuz edo kontsultak eginez parte har dezakezu ARKILEKUn, arkileku@arkileku.com helbidera e-maila bidaliz, 948.240.500 telefonora deituz edo Deierriko Haraneko Udaleko instantzia bidez.
Deierriko Udaletxean 26/07/14an goizeko 9:00etan egingo den bilkura irekira ere joan zaitezke. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (24 ordu lehenago) ARKILEKUra deituz edo idatziz. Eskabiderik ez badago, saioa bertan behera utziko dugu.
ANIMATU!!!