Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Telebista-seinalea aldi baterako etetea

Udalerriari zerbitzua ematen dion telekomunikazio-zentroan ekipo berriak ezartzea aurreikusi da. Birmoldaketa horri esker, bi telebista-kanal berri zabalduko dira.

Zehazki, gaur egun hedatzen diren MPE4 eta MPE5 multiplexen bidez, honako kate hauek emititzen hasiko dira:
. MPE4: MEGA, HAMAHIRU, Energy eta Boing
. MPE5: A3Series, BeMadtv HD, Real Madril TV HD eta TEN

Jarduketa horiek egiteko, telebista-seinalea aldi baterako eten behar da, 5 ordu baino gutxiagoz, ekipo berriak instalatu, integratu eta zerbitzuan jartzeko.

Jarduketa teknikoak amaitu ondoren, beharrezkoa izango da bizilagunek beren telebistak edo LTD hargailuak berriz sintonizatzea, dauden kanalak eta sarrera berriak behar bezala ikusi ahal izateko.

Aipatutako lanak egiteko aurreikusitako data apirilaren 4a da, baina baliteke horretan aldaketaren bat egitea.

Ayuntamiento de Yerri MPE4 y 5_revDGTD