Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 18a
aquí esta la fechaArrantza: debekatua, Abartzuzako zubitik aurrera eta bere ibaiadarretan.
Bainatzeko guneak: Gorozinen makaldi bat dago bertan jendea bainatzera joan oi zen.
Arrantza: debekatua, Errezutik aurrera eta bere ibaiadarretan.

Bainatzeko guneak: Errezu herria pasata, makaldi bat dago, uda partean bertan bainatzen da jendea.
Monumentu Naziolala dago deklaratua, DFak 165/1991eko apirilaren 25ean. Herriaren sarreran dago, Eraul eta Abartzuza bidetik.
Gune natural babestua, bertan ibilaldi oso atseginak egin daitezke eta animali ezberdinak bertan bazkatzen dute.
Gauza aunitz egiteko tokia da, hala nola, familiarekin txangoak, atseden hartu, bizikletaz edo oinez ibilaldiak edo eguzkitan egon.
Zonalde honetan Biotzia kanpina dago, bertan atsedena hartu eta jan daiteke.
Deierri eta Gesalatzeko bailaren artean kokatua dago, Allotzeko urtegia. Deierritik, Ugar edo Hiriberritik joan daiteke eta Gesalatzetik aldiz, Lerate herritik, bertan urtegiaren ondoan kanpina dago. Urtegian era askotako ur-jarduerak egiteko aukera dago.