Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DEIERRI, GOÑI ETA GESALATZ BAILARAK

LIZARRATIK aterako gara eta N-120 errepidea hartuko dugu, Donostira doana eta ABARTZUZARA iritsiko gara. Herria pasatu eta ia bukaeran ARIZALARA doan bidegurutzea agertzen da. Ibilbide honetan, DEIERRI BAILARAKO herriak ikusiko ditugu, lizarraldeako aletegi dira honako hauek.

ARITZALAN, herri erdian dagoen errepidea hartuko dugu, AZKONARA garamatzana. Bertan Mendigaña baseliza dago, XIII. mendeko eraikuntza gotikoa. ERREZUKO errepidean, Santa Katalina baseliza aurkituko dugu, nahiz eta itxia egon ikustea pena merezi du, bai bere harburuak eta lehioak eta noski bere osotasuna ere bai.

Errepidera bueltatuko gara, MUEZERA joateko, bertan 920. urtean, musulmandar tropak, kristauak garaitu zituzten Valdejunkerako batailan. ERREZUN, kotxea aparkatu dezakegu eta erdigunetik pasiatu dezakegu, etxe ederrak ikusiz. Herritik aterako gara, ITURGOIENERA eramaten gaituen errepidea jarraituz, ibaiaren presa pasatu eta ezkerraldean errota zaharra dagoen tokian aparkatuko dugu. Bertatik, UBAGUA IBAIAREN SORBURURA garamatzan bidexka aurkituko dugu, ibaiko arroilatk doana. Gutxi gora behara, 11,4 km eta 2 ordu eta 25 minutu. Batzutan, uraren maila igotzen denean, bidea itxi egiten da. Goranzko bidea jarraituko dugu, errekatik paralelo doan bidexka jarraituz, bertatik arroilaren labarren ikuspegi ederrak ikus daitezke. LEZAUNERA iritsiko gara eta bide bera baina beherantz hasierara iritsiko gara.

Ez ibiltzea erabakitzen badugu, gure bidea ITURGOIENERA joango da. Bertatik, pista batetik, ANDIA MENDILERROAREN gailurrera igo gaitezke, bertan, Trinidad baseliza aurkitzen da. Bidea, arte eta haritz artetik doa, pixkanaka pagadi mardulak bihurtuz. Pagoak, gailurreraino iritsiko dira. Bertan, gailurrean ibilaldi bat egin daiteke, lainorik ez badago, ordoki guztitik barrena. Oso ibilaldi erosoa da eta Nafarroako mendien ikuspegi zabala dago.

Errezura bueltatuko gara berriro ere eta NA-700 hartuko dugu, ezkerraldera biratuko gara. Berehala Errezuko kanpina ikusiko dugu, txikia eta erosoa. Menditik ibiltzea gustoko duenak, bertan ibilaldi eta txango ezberdinak aurki ditzake. Bidea jarraituko dugu eta Muez pasatuko dugu, berehala ezkerretara BIDAURRERA joateko bidegurutzea agertzen da. Bide txiki eta estu hori hartuko dugu MUNARRIZERAINO igotzeko. Orain GOÑI BAILARAN gaude. Bere lehen herria MUNARRIZ, eliza txiki eta polit Gotikoa dauka. Bailaratik aurrera, GOÑIRA iritsiko gara. Bertan San Zirilo eliza ikus daiteke, ia erorita egon arren, oso eraikuntza ederra da. Gure bidetik aurrera jarraituz, bailaraz aldatuko gara, orain OLLO BAILARAN gaude, Iruñako merindadean dagoena.

ARTETARA hurbilduko gara, bertan “Reyno de Navarra” museo etnografikoa ikus dezakegu, Jose Mari Ulibarrena artista nafarrak gestionatu eta zaintzen duena. Museo hau “Mariscal Don Pedro I de Navarra” fundazioarena da. Astelehenetan itxita dago eta Ekainetik Irailera irekita dago, 10:30etatik 14:00etara. Jaiegunetan 10:30etatik 14:00etara. Artetatik AZANZARA joango gara eta beraz, GOÑI BAILARARA bueltatuko gara, hortik JAITZERA jeitsiko gara. Jaitzen gatzak eratutako putzuak ikus ditzakegu. NA-700 errepidea hartuko dugu berriro ere, baina oraingoan ez gara Muezera iritsiko, oraingoan MUZKI-GARES bidea hartuko dugu. GESALATZ BAIALARAN sartuko gara eta berehala BIGURIARUNTZ sahiesbide bat aurkituko dugu. Bertan Jauregizaharra izeneko jauregia ikus daiteke.  Nafarroako nobleziaren leinurik zaharrenetakoa da eta XV. mendeko gurutzadura inmakulista bat dauka. GARISOAINEN, elizak bost erretaula erromanista kontserbatzen ditu, Imbertoren tailerrekoak direnak. Hurrengo herria IRURRE, gurutzadura bat eta dorredun jauregi bat kontserbatzen du. Gure bidea jarraituko dugu eta LERATERA iritsiko gara, bertan kanpina dago eta bertan igerilekua dago, tiketa erosten bada erabil daitekeena. Beste hainbat zerbitzuren artean jatetxea ere badu eta gainera hemen, Nafarroako bela eskola dago. Urtegian igeriketa egin daiteke.

ALLOZERA joango gara lehendabizi eta gero LAKARRERA. Berehala EGIARTERA joateko sahiesbidea aurkituko dugu, bertan landa guneko erromanikoko adibide eder eta bitxia aurkituko dugu. Ibilbidea LORKARA doa, DONE JAKU BIDEAREKIN aurkituko gara hemen. Lorkan XII. mendeko arku zorrotzeko zubia eta garai bereko Salbatzailearen eliza ditugu.

IRUÑA bidea jarraituko dugu ZIRAUKIRA iritsiz. Erdi Aroko gunea, mendixka gainalde batean eraiki zena eta harresiz inguratua egon zena. Antzinako atari bat besterik ez da gelditzen eta hortik sartzen saiatuko gara, bere kale aldapatsu eta harriztatuetatik ibiltzeko. Etxe blasonatuen artean SAN ROMAN ELIZA dago.  XIII. mendeko atari polilobulatua dauka, Lizarrako San Pedro de la Rua eta Gareseko Santiago elizarenak bezela. Eraikuntza hau 1692an zaharberritu zuten eta antzinako hainbat elementu kontserbatzen ditu, hala nola, kanpai dorrea. Azpikaldean, Erdi Aroko arku geminatuak dituena.

Barnekaldean, eliza protogotiko bat aurkituko dugu , bi nabe dituena. Erretaula barrokoak eta Txurrigereskoei aipamen berezia egin beharko zaie eta baita Berpizkunde garaiko zilarrezko gurutzeari ere. Azken hau prozesioetan erabiltzen zen.

Elizatik atera eta Donejakue Bidea markatzen duen gezi horia jarraituko dugu, Lorkara joateko. Berehala erromatar galtzada ikusiko dugu, garai bereko zubiaren gainean. Herriaren beheko partean, Erdi Aroko harresiz inguratutako eliza aurkitzen da: Alejandriako Santa Katalinaren omenez eraikia. XIII. mende hasieran eraiki zen eta XVI.mendean, alboko kaperak eta koru nagusia berritu ziren.

Zirauki utziko dugu eta Iruñara bidea jarraituko dugu, MAÑERURA iritsi arte. Ibilbide hasieran, gurutze erromanista batekin aurkituko gara, erromesak hartzen dituena. Herriko arkitekturari dagokionez, XVII eta XVIII mendeko etxe blasonatuak, harrizko fatxada ikaragarriekin ikusiko ditugu. Foruen plazan, udaletxea aurkitzen da. Herria San Pedro elizaren inguruan egituratzen da. Eliza hau XVII. mendean eraiki zen eta zonalde altua, neoklasikoa da. Eraikuntzaren egitura originala da, gurutze latindarreko oinplanta dauka eta barnekaldean eskultura asko daude, Bernabe Imberto Lizxarrako eskultorearenak dira gehienak. Mañeru- Zirauki ibilbidea egin nahi izanez gero, gezi horia jarraituko dugu, Aniz baselizara (1200 m) iritsiko gara eta hortik berehala Ziraukira iritsiko gara.

Lizarrara itzuliko gara eta bidean VILLATUERTAN geratu gaitezke. Bertan, Erdi Aroko zubia, bi arkuk osatzen dutena, eta Jasokundearen eliza aurkitzen dira. Azken hau, XIII. mendean eraiki zuten eta XIV. mendean berreraiki behar izan zuten,  1378an gertatu zen sute baten ondorioz suntsitu egin baitzen.