DEIERRI ELKARTE GASTRONOMIKOAK

maiatza 19, 2020

21/2020 FORU AGINDUAren arabera, maiatzaren 15ekoa, Osasun Kontseilariak emana, Nafarroako Foru Erkidegoan kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruzko jarraibideak ematen dituena I. Faserako, baimena ematen da establezimendu horiek irekitzeko, aipatutako Foru Aginduan ezarritako murrizketekin:

– Deierriko Kontzejuetan elkarte gastronomikoak irekitzeko baimena ematen da, baldin eta jatetxe, taberna eta kafetegirik ez badago, eta horiek herri guztia elkartzeko lokal bakarrak baldin badira.
– Kasu horietan, bakarrik lokal horietako terrazak eta, salbuespen gisa, barrualdea erabiltzeko baimena eman ahalko da, betiere I. Fasean tabernentzat ezarritako prebentzio-neurriak betetzen badira.
– Barrualdean gehienez ere 10 lagun eta haien arteko gutxieneko segurtasun-tarteari eutsi beharko zaio.

BANDO Sociedades gastronomicas


<< atzera