Sarbidea:
Herriko plazatik, gorantz, bidexka bat ateratzen da Eskintza mendira doana. Bidexka hau, errepidetik datorren beste bide batekin elkartzen da, ardien kortatik datorrena.
Errepidetik ateratzen den pista hartzen badugu, kortara iristean ezkerraldeko bidea hartuko dugu. Bide honek mendiko ertzetik eramango gaitu.
Sartzeko era: Bidearen egoera dela eta ibilgailuekin sar daiteke, baina euria egiten duenean zailtasunak egon daitezke.
Zailtasuna: Bat ere ez.
Seinalizazioa: Bat ere ez.
Altitudea: 739 m inguru.
Desnibela: 200 m inguru.