Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ERREZU LEZAUN UBAGUA IBAI SORBURUTIK

Sarbidea eta deskribapena:

Bidea Errezu kanpoaldean hasten da, Iturgoien bidean, 1. kilometroan, Ubagua ibaiko zubia pasatu ondorren, errota dagoen tokian. Ate metalikoa pasatuko dugu eta ibaiaren ibilbideari jarraituko diogu, bertan dagoen pista batetik. Artadia ezkerraldean eta mendi baxua eskuinaldean ikusiko ditugu. Aldapa gogortzen da, San Blas baseliza ondoan dagoen errota batera iritsi arte, errota ez da erabiltzen eta kareharrizko harkaitzen artean dago. Bideko bi aldeetan, artadiak eta sastraka ezberdinak aurki daitezke (ezpela, elorria, elorri beltza, arkaratsa,…)

Ezkerraldean, bide bat utziko dugu, zubi batetik ibaia gurutzatzen duena, eta zelaigune batera iritsiko gara, aurrerago zementuzko zubi bat dago, ibaia gurutzatzen duena. Hemendik igarotzean, adi egon behar gara gauza berezia agertzen baita eskuinaldean. Errezuko ibaiaren sorburua ain zuzen ere, Andia mendilerroaren urak jasotzen ditu, ur hauek kareharriari esker filtratzen dira. Gorago, ibai arro lehorra dago, euria egiten duenean ez ezik.

Bi bide har daitezke, bata ibaiaren sorburutik doana, bide harriztatua, hemendik bi burdin-hesi pasatu behar dira edo bestela abereentzat burdin hesia pasatu, batzutan bidea gal dezakegu eta bidexka estua ezkerraldera hartuz. Trokartetik abiatuko gara, trokarte hau margen higaduraren ondorioz ireki egin da.

Artadi handiak agertzen dira eta bidexka eskuinaldetik doa, hartxingadi bat pasatuz. Ibaiaren ubidean, sahatsak eta artziak ikus daitezke.

Berriro ere, bidearen ondoan kokatuko gara, bertan kareharri handiak aurkitzen dira, denboraren poderioz, erosioa dela eta erori egin direnak eta batzutan bidea oztopatzen dutenak, hala ere, bidea nahiko argi jarrai daiteke. Arteak txikitzen dira eta haritzak agertzen dira. Ezkerraldean, harkaitz ikaragarria agertzen da, zulo handi bat daukana, babesgune naturala da honako hau.

Ezkerraldetik gora bidea jarraituko dugu, basoko pinu berritze batera iritsi arte, non bidea zabaltzen den. Haritza kopurua handituko da eta txabola batera iritsiko gara, eskuinaldeko bidea hartuz gero Iturgoienera iritsiko gara. Aurrekaldean, larre bat eta iturri bat aurkituko ditugu. Lezaunetik urbil, labore soro batzuk igaroko ditugu, herrira iritsi aurretik.

Sartzeko modua. Errezutik, ibaiaren sorburura iristeko bide bat dago.Ibilgailuekin pasa daiteke baina kotxeak debekaturik daude. Ubagua sorburutik, bidea, bidexka bihurtuko da eta oinez egin daiteke.

Zailtasuna: Ubagua sorburura iritsi arte bat ere ez, aurrerago bidexkak zailtasunak ditu.

Seinalizazioa: Bat ere ez.

Bataz besteko desnibela: 300 m inguru.