Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BODEGAS AROA JATETXEA

Jatetxea Bodegas Aroa, AROA BODEGETAN ostalaritza eta enoturismorako sorturiko espazioa da

AROA BODEGAK leku pribilegiatuan kokatuta daude, Apalaz mendiaren hegalean, Zurukuain eta Gorozin herrien artean. Deierri bailararen mendebaldean. Gure zonaldean, ardoaren produkzioaren historia K.o I eta V. urteen artean hasi zen.
Bodega, mahastien erdian, lurperatuta dago eta bere goialdean dagoen begiratoki zabalean, Aroa entre Garnatxas enoturismo eta ostalaritzara bideraturiko espazioa daukagu.
Kristalez inguraturiko gure egongelatik NAFARROA ERDIA ikus daiteke.
Urbasa eta Andia mendilerroetan eta Done Jakue bidean, Nafarroa eta Errioxaren arteko komunikazio bide modernoetatik gertu baina azken momentura arte bere presentziaz ez ohartzeko bezain urruti.
Naturaren erdigunean kokaturiko espazioa, esperientzia esklusiboak gozatu eta partekatzeko diseinatua.
Mahastiak, mendi ibilbideak, gastronomia, paisaia eta kultura, enoturismo espazio paregabe batean.

Helbidea: Apalaz 13 p.k. 31292 Zurukuain – DEIERRI BAILARA – (NAFARROA)

Telefonoa: 685 92 73 00

Web: www.aroawines.com

Email:brissu89@gmail.com

Facebook Aroa