Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

PROIEKTUA: GALBURUEN BILKETA BERRESKURATZEA GIZARTE- ETA INGURUMEN-BALIO GISA

Buruxka aurkeztu da, galburuen biltzea berreskuratzeko berrikuntza sozialeko proiektua

Ekimenak Nafarroara ekarri nahi du Fundació Espigoladors-en eredu arrakastatsua

2020-06-23

Gaur goizean aurkeztu da Buruxka proiektua, buruxkak batzeko edo galburuak “birbiltzeko” praktika berreskuratu nahi duen ekimena, eta, horretarako, Espigoladorsen esperientzia arrakastatsua ekarriko dute, Nafarroarako eredu propioa sortuz.

Jardunaldia INTIAren Sartagudako finka esperimentalean egin da, eta bertan proiektuaren Partzuergoko ordezkariek parte hartu dute: Deierriko Udala, INTIA Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, IS-FOOD Institutuaren bidez, baita Fundació Espigoladorseko kideak ere.
Gainera, erakunde laguntzaileen ordezkariak izan dira, hala nola La Torre Verde ENS eta Gumendikoak, Irantzu gizarte zerbitzuen mankomunitatekoak, beste erakunde batzuetakoak eta pertsona interesdunak. Nafarroako Elikagaien Bankua ere proiektuaren erakunde laguntzailea izanen da.

Proiektu hori 128.458,43 €-rekin kofinantzatuta dago, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez: “Europak landa-eremuetan inbertitzen du”. 2019ko deialdiko 16.2 azpineurrirako Laguntzen esparruan, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren – LGP barneko proiektu pilotuei eta produktu, praktika, prozesu eta teknologia berrien garapenari laguntzea.
Ekimenaren helburu orokorra da murriztea nekazaritzan elikagaien galerek eta xahutzeak gizartean eta ingurumenean duten eragina, eta xahuketaren inguruan sentsibilizatzea. Horrela, espero da Estellerriko baratzezaintza eta frutagintza sektoreko elikagaien egungo galera ezagutzea. Bestalde, bultzatuko da elikagaiak berreskuratzeko erakundeen artean sare bat sortzea, harremanetan jarriko dituena erakunde emaileak gizarte-erakunde hartzaileekin. Gainera, gizarte-eragileak trebatuko dira, ekimenari atxikitako ekoizleekin eta finketan galburuen bilketak eginez eta beste hezkuntza-ekintza batzuen bidez. Azkenik, aurreikusten da elikagaien balio-bizitza luzatuko duen gizarte-ekonomiako enpresa bat sustatzea, ahalbidetuko duena, epe ertainean, eredua jasangarria izatea.

Deierriko Udala, ekimenaren koordinatzaile eta lider gisa, aurrekontuaren % 72rekin, proiektuaren zuzendaritza teknikoaz arduratuko da, baita Partzuergoaren eta erakundeen sarea koordinatzeaz ere. Gainera, gizarte-eragileak dinamizatuko ditu galburuen bilketak antolatuz eta proiekturako biltegi bat jarriko du funts propioekin. INTIA, aurrekontuaren % 12rekin, komunikazioaz arduratuko da, bere ezagutza eskainiko du, eta nekazaritza-sektorearekin lotura-lanak eginen ditu. Sartagudanko finka esperimentalarekin parte hartuko du ekimenean. NUP, aurrekontu osoaren % 16rekin, parte aktiboa izango da diagnostikoa egiten eta ebaluatuko ditu espigamenduetan bildutako elikagaiak eraldatzeko aukerak. Era berean, Enpresa-plan bat egingo du, aukerak aztertuko dituena bideragarri egiteko elikagaien balio-bizitza luzatzeko eraldaketa-enpresa.
Gaur aurkeztu den proiektu pilotua Estellerrian gauzatuko da eta 2021eko abenduan amaituko da.

Gizarte-eraldaketarako berrikuntza

Proiektuaren ikuspegia hainbat alderditan berritzailea da Nafarroan, eta bat dator Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin eta ekonomia zirkularraren printzipioekin.

Alde batetik, proposatzen ditu erantzunkidetasuna sustatzen duten gizarte-sentsibilizazioko eredu berriak, parte-hartzaileak gizarte-eraldaketako eragile bihurtuz. Gainera, egoera zailean dauden pertsonei lagunduko die eta lankidetza sustatuko du, erakundeen sare bat antolatuz helburu komun batekin.

Bestalde, landa- eta hiri-eremuen arteko elkarrizketa ahalbidetuko du, despopulazioaren testuinguruan hain beharrezkoa dena, elikagaien balioa balioesteko eta elikadura osasungarria, tokikoa eta kalitatezkoa sustatzeko.

Azkenik, elikagaien galeran eta xahuketan eragingo du, eta hori funtsezkoa da munduko eta Europako politikak gidatzen dituen agenda nagusietan, hala nola Europan Ekonomia zirkularra lortzeko Ekintza-planean edo “Baserritik Mahaira” Estrategian. Garapen Jasangarriko Helburuen 12.3 xedeak proposatzen du 2030erako erdira murriztea elikagaien per capita xahutzea, bai eta murriztea ere elikagaien galerak ekoizpen- eta hornidura-kateetan zehar.