ZURUKUAINGO 21. POLIGONOKO 1. ETA 7. PARTZELEN PLAN PARTZIALEAN HERRITARREK PARTE HARTZEKO PLANAREN INFORMAZIOARI BURUZKOA

iraila 10, 2021

ALKATETZAREN EBAZPENA, ZURUKUAINGO 21. POLIGONOKO 1. ETA 7. PARTZELEN PLAN PARTZIALEAN HERRITARREK PARTE HARTZEKO PLANAREN INFORMAZIOARI BURUZKOA

Deierriko Udalak eskaera jaso du ZURUKUAINGO 21. POLIGONOKO 1. ETA 7. PARTZELEI eragiten dien Plan Partzialeko herritarrek parte hartzeko saioa egiteko, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako izapidearen aurretiko izapidea betez.

Alkate-Lehendakari honek, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak eta Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legeak ematen dioten eskumena erabiliz.

EBAZTEN DUT

LEHENA.- JAKINARAZTEA parte hartzeko prozesua ireki dela, eta IRAILAREN 20AN (ASTELEHENA), 20:00ETAN, PEAUaren idazle-taldearen bulegoetan, ANDIA KALEKO 10ZK (JESUS ALEN S.L.P.U.), eginen dela bilera bat. Horren xedea da Plan partziala idatzi duen taldeak 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren, uztailaren 26koa, 7. artikuluan zehaztutakoa bete dezala, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duena.

BIGARRENA.- Ebazpen hau Zurukuaingo Kontzejuko ediktu-oholean argitaratzea, Udaletxeko iragarki-oholean, eta adieraztea informazioa www.deierri.eus webean eskuragarri dagoela.

HIRUGARRENA.- Interesdunek arkitekto-idazleari baieztatu beharko diote bertaratu direla posta elektronikoz (jalen@coavn.org) edo 639888078

PEAU DE PARCELAS 1 Y 7 POL.21 DE ZURUCUAIN CORREGIDO_

210910 Plan Participacion PEAU Zurukuian_


<< atzera