MINISTERIOAREN OHARRA nekazari eta abeltzainentzat

martxoa 25, 2020

– Nekazari eta abeltzainen kasuan ez da egiaztagiririk behar lanera joateko. Hala ere, inolako arazorik ez izateko, Departamentuak gomendatzen dizue abeltzaintza txartela eramatea, Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean izena emanda egotearen fotokopia, edo “Hala jasoarazten dut” bat ustiategiaren datuekin. Halaber, ustiategiaren titularra ez bada honen langile bakarra, bertan lan egiten duten langileentzako ziurtagiria egin dezake.

– Autoan, lanera joateko, lagun bat baino gehiago joan daiteke, beti ere segurtasun neurriak mantenduz.

– Nekazal- eta abeltzain-jarduna mantentzeko, komertzialek, kooperatibek, integratzaileek, e.a.-ek hornitzen jarraitu ahal eta behar dute. Adibidez, pentsua, sendagaiak, desinfektatzaileak, abereentzako bazka, lastoa, erleentzako argizaria…

– NPBren, Nekazaritza Politika Bateratuaren, epea ekainaren 15era arte luzatzen da.

Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación


<< atzera